Umore Zerbitzuak
Hitzaldiak, ikastaroak, ikuskizunak eta abar.

Ikastaroak

Zure bizitza eta lana hobetzeko umorea erabiltzen ikasi nahi duzu?

Hitzaldiak

Umoreari buruzko hitzaldia antolatu nahi duzu?

Ikuskizunak

Umorezko ikuskizun bat antolatu nahi duzu?

Idoia Torregarai Martija naiz (Usurbil, Gipuzkoa. 1974), formazioz kazetaria eta gidoilaria, praktikaz komunikazio-arduraduna eta bihotzez umore-zalea.

Nire helburua profesional, pertsona edo erakundeei umorearen bidez bizitza kalitatea hobetu eta beraien lana hobetzeko estrategiak eskaintzea da.

Umorea, euskara eta sormenarekin batera, beti izan da nire bizitzan zutabe garrantzitsua, eta hori dela eta 2012an Barretartia bloga ireki nuen, umorezko eta umoreari buruzko euskarazko gunea.

Ordutik hona umore sorkuntzan, formazioan eta ikerkuntzan nabil, eta orain, nire egunerokotasunean praktikan jartzen dudana zurekin partitu nahi dut.

Azken postak

Entzuteko
Admin

Zein da zure txikitako kantarik kuttunena?

Herri askotan bezala, Usurbilgo Udarregi ikastolak ere 50. urteurrena ari da betetzen aurten, eta hori dela eta diska bat atera du. Bertan ikasle, irakasle eta ikasle-ohiek abesten dute, eta ondo gainera.

Read More »
Entzuteko
Admin

Zein da zuretzat soinurik desatseginena?

Gaur soinuaren kontzientziazioaren nazioarteko eguna da. Bai, kontuartzen zarete denetarako nazioarteko egunak daudela, beno, denak ez: noizko patata frijituen nazioarteko egun bat? Beno, soinuek eragiten duten kalteak kontuan hartzekoak. Irratirako gai polita iruditzen zait, eta gaur soinu desatseginei buruz hitz egingo dut.

Read More »

SAGARRATUA: fruitu santua

Zer diote?

Idoia Torregarai Martija

Gaztañako alaba (Usurbil)

Itxi menua