Treneko istorio bat

Egun pasa ederraren ondoren, Bilbotik Donostira doan trena hartzeko zain nengoen geltokian. Nire pentsamendu sakonetan murgilduta nenbilela aguretxo bat hurbildu zitzaidan ea Donostira zihoan trena orain etorri behar zuen galdetuz. Nire gogoeta sakonetik kostata atera eta baietz, oraintxe helduko zela esan nion.

Berak orduan orfeoiaren kontzertu batetik zetorrela eta primeran pasa zuela esan zidan, eta horrela, inolako abixurik eta anestesiarik gabe, Verdiren ez-dakit-zein opera hasten zait kantatzen hantxe, andenaren erdian! Joeeee, noizbait bat ligatuko eta gerra zibileko kintoa izan behar! Hau komeriya!

Eskerrak orduntxe trena iritsi zela, bestela espektakulu guztia “gozatu” behar izango nukeen. Dagoeneko egoera hauek ekiditzeko neskok izaten dugun radarra “defkondos” mailan neukan, eta hurrengo helburua agurea eta ni bagoi DESBERDINETANegotea zen. Hori lortzeko bagoira bera baino beranduago sartzeko estrategia erabili nuen, horrela bera eseritzen zen lekutik urrun jartzeko (hau dena, trena frenatzen ari zela planeatzen).

Trena gelditu eta jendea jeisten hasi zen. Ni agurearen atzean. Bera bagoira sartu orduko korrika bestera joango nintzen. Baina jende guztia atera eta agurea mugitu ere ez, mekasuen! Ihes egingo dit! Gerri joko ikaragarriya eginez atzeko bagoira korrika batean joan nintzen bidaian egingo nuen lokuluxkaz gozatzen. Ja, ja, nirea da garaipena! Baina, ZER??? Aguretxoa atzetik korrika batean neukan, dopatutako Ben Johnson bat baino krono hobearekin! JODERRRR!

Bere arnasestua atzean entzuten nuelarik (oraindik bihotzekoak emango zion, no te fa!) bagoiaren aurrealderaino joan nintzen (ez zegoen beste inor!!!), banakako eserlekuan eseritzera (zakur aurpegiarekin, noski). Berak “mezua” harrapatuko zuenaren esperantza (miraria?) ez zen oso handia, baina azkenean ni baino hiru eserleku atzerago eseri zen.

Dagoeneko okerrena pasa zela sinistuta, musika entzuten jarri nintzen. Baina, bai zera! Ia bihotzekoak eman zidan berriro nire aldemenean ikusi nuenean, ea Eibarrera iristeko zenbat geltoki zeuden galdetzera etorri zenean. Eta denok dakigu jubilatuek zerbait kontrolatzen badute hori garraio publikoaren ordutegiak eta bonoak direla. “Animo Idoia, 20 minutu eta jeitsi egingo da. Eutsi!”.

Beste galderarik egiteko aukerarik egin gabe musika belarrietan jarri eta lo itxurak egin nituen. A zer nolako arrazoia zuen Einsteinek! Dena erlatiboa dela? Bai horixe! Izan ere, 20 minutu horiek inoizko luzeenak egin zitzaizkidan. Azkenean, villa armerara iritsi zen trena. Izugarrizko agurrak eta loreak bota ondoren itxi zen atea.

Gloria Geynor-en I will survive kanta bilatu nuen Iphonean begiak itxi aurretik.

Idoia Torregarai

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua