Zaborrontzia

Ich bin Kong izengoitiaz ezagututa (Timm Schneider), erreferentzia bat da Alemaniako hiri interbentzioetan. Diseinua eta Komunikazioa ikasi zuen. Zaborrontzi hau bere lanetako bat da.

Nola hasi zinen ekintza hauek egiten?

Marketinga eta iragarkiekin etsitu egin nintzen, manipulatzeko sortzen baitira. NIre tesi amaierarako nire jolasteko grina bultzatzen zuten gauzak bilatu nituen. Oso ondo pasatu nuen eta besteek ere ondo pasatu zuten nire lanei begira.

Zer dago ekintza hauen atzean?
Hiri interbentzia garbia eta zintzoa da: benetan garrantzia duena adierazi dezakezu eta milaka pertsonek ikusi dezakete. Niretzat garrantzitsuena jendea ondo pasa araztea da, zoriontsua egitea…

Zer da ekintza hauek egiteko garrantzitsuena?
Zerbait aldatzeko gogoa, eta egitea.

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua