The Uski’s, bikini kontuak

Ez du hutsik egiten. Irratian The Uski’s-en kanta bat jartzen dutenean irrifarrea ateratzen zait beti. Rock and roll alaia, letra “ganberroak” eta bizkaiko kostaldeko euskara polit horrekin, bihotza harrapatu zidaten hasieratik. Azken egun hauetan “Bikinitxiki” izeneko singlea ari naiz entzuten eta gaur bertan barreari ezin eutsiz joan naiz autoa gidatzen nijoan bitartean, izan ere, kantuaren letra bikinia ipurdian sartzearen ingurukoa da; okurritzea ere! Mundialak!

Ibarrangelu eta Elantxobeko bost mutilek osatzen dute taldea: Iñigo Egiguren (ahotsa), Iñaki Astoreka (bateria), Jon Zameza (gitarra, bajua eta koruak), Anartz Laka (gitarra, bajua eta koruak) eta Oier Laka (gitarra, bajua eta koruak).
Hauxe da beraien diskografia:

1. Itxosun zarati (Oihuka, 2005)
2. Barikun (Oihuka, 2007)
3. Katuek Bezala (Baga Biga Produkzioak, 2009) Ikusi diskoari izena ematen dion kantaren bideoa
4. Tximinotan (2012)

Duela pare bat hilabete Entzun musika web guneak elkarrizketa egin zien disko berria aitzakia hartuz.

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua