Bilboko barrea

Gaur hasi eta igandea bitartean “La Risa de Bilbao-Bilboko barrea Umoredun literatuararen eta artean nazioarteko astea. Basakeriaren aurkako Humorea” egingo da.

Ismaíl Kadaré, Forges, Boris Izaguirre, Jon Juaristi, Fernando Savater, Pepe Viyuela, Carmen Posadas eta izen gehiagok parte hartuko dute astean zehar. Euskaradun ordezkaritza bakarrenetako bat (bakarra ez bada) Bernardo Atxaga izango da. Jon Juaristirekin batera “Autoreak basakeriaren aurka” hitzaldia eskainiko du ostegunean, eta ez dut uste euskaraz izango denik.

Zer esango dizuet, ba. Barrearen inguruan egiten den monografikoa izanik ez nau batere erakartzen  egitarauak. Gainera, izenburutik bertatik euskarari oso tratamendu txukuna ez diotela ematen antzematen da. Eta euskaradun partaidetza ia ez da existitzen. Beno, ez dut uste askok ere baiezkoa emango zutenik, egia esan. Hala ere, zuetako norbait joango balitz ekintza hauetara, eskertuko nuke zuen ikuspegia ezagutzea.

Nire ustez oso interesgarria litzateke euskarazko umorea, umoregile, marrazkilari, idazle, aktore, sortzaile eta abarrek bilgune bat izatea. Hortxe enbidoa.

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua