XXXI. umorezko antzerki jardunaldiak pasaian

Asteburu honetan eta hurrengoan, Pasaiko Udalak XXXI. Umorezko antzerki jardunaldiak antolatu ditu. 6 ikuskizun ekarri dituzte aurtengo ekitaldian:

  • De pelucas, peluquer@s y peluquerías’. Larubata 13, 22:30etan Antxoko Kultur Etxean
  • El cabaret de los locos. Urriaren 19an, 22:30etan portualdean
  • Alabatxo. Urriaren 19an, goizez. Ikastetexeetako haurrei zuzenduta.
  • La mujer sola eta Circus of dreams. Urriaren 20an, 22:30etan Kultur Etxean
  • LLorar por llorar. Urriaren 21ean, 20:00etan Udal Aretoan

Euskarazko obra bakarra (Alabatxo kontuan hartzen ez badugu), Txalo Teatroaren “Hil arte bizi” izango da, bihar, 20:00etan Udal Aretoan.

Zuzendaria: Begoña Bilbao

Aktoreak: Iker Galartza, Sara Cozar eta Joseba Usabiaga

Hil arte bizi adiskidetasunaren mugen inguruan egiten den hausnarketa bat da. Nacho, Angel eta Maria. Bi gizon eta emakume bat eta jakina… gutxienez pare bat maitasun istorio. Hiru lagun, betiko lagunak, betirako lagunak… edo ez. Zerbait gertatuko da. Larria izango da beraien adiskidetasuna kolokan jarriko badu. Zer egingo zenuke zure bikoteak zure lagun onenarekin alde egingo balu? Biei barkatuko zenieke? Bietako bati? Zeini? Eta heriotza tartean bada… dena ezberdin ikusten da? Edozer barka zenezake maitasunagatik? Eta adiskidetasunagatik? Min egitea baino egia ezkutatzea hobea da?

Zein da zure aukera? Hil arte bizi.

Hil arte bizi heriotzaz hitz egiten duen komedia eta adiskidetasunaz jardungo den tragedia da. Bizitzeko gogoaz ari den tragikomedia.

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua