“Izan bedi emakumea”

Azaroaren 3rako III. Antzerkizale Eguna antolatu dute Usurbilen Txerriki Antzerki Taldeak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak. Gaur bertan, ordea,  “Izan bedi” antzezlanaren emanaldia lotu dute. 20:15etatik aurrera, Sutegiko auditorioan. Antzezlana ikusteko sarrerak egunean bertan salgai izango dira, 3 eurotan.

Koldo Camposek idatzitako antzezlana da “Hágase la mujer” urteetan latinoamerikan zehar konpainia ezberdinek antzeztu dute. Orain Koldo Campos beraren zuzendaritzapean eta Jose Luis Otamendik euskaratua “Izan bedi emakumea”, Koldarrak antzerki taldeak antzeztuko du. Paradisuan finkatutako fikziozko komedia da. Ekintza bakarrean, paradisuko etxeko lan eta gizonaren ugalketaz arduratuko den gizakia sortzeko asmoan, jaungoikoa eta gizonaren artean sortuko diren arazoak kontatzen ditu. Arazoak handitzen joango dira, batik bat, kontratatutako emakumeak aitortzen duenean bera ez dela espero zuten “emakumea” eta hura ez dela berak espero zuen paradisua. Aktore lanetan Azkoitiko Koldarrak taldekoak ikusiko ditugu: Alberto Agirrebeña, Gaizka Astigarraga, Itziar Elias, Pablo Dominguez, Naroa Epelde, Koldo Campos.

Azaroaren 3an, Usurbil antzerki zaleen bilgune izango da

Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak (EHAZE) Usurbil hautatu du, 2012ko III. Antzerkizale Eguna ospatzeko. Azaroaren 3an izango da. Datorren asteko larunbatean, egun osoko ekimenak iragarri dituzte; antzezlanak, tailerrak… Egitaraua ikusita, umorea protagonistetako bat izango dela argi dago.

10:00 Klown Tailerra: May Gorostiaga, Intujai.
Tokia: Potxoenea.
Iraupena: 3 ordu.
Izen ematea: txerriki@gmail.com. Plaza mugatuak.

11:00 Antzerki testuen idazketa tailerra: Galder Perez.
Tokia: Potxoenea.
Iraupena: ordu eta erdi.
Izen ematea: txerriki@gmail.com. Plaza mugatuak.

15:00 Arratsaldeko kalejira prestatzera.
Izen ematea: txerriki@gmail.com

17:00 “Kultura plazara” antzezlana: Irrien Lagunak.
Tokia: Kaxkoan (Mikel Laboa plazan edo frontoia).

18:00 Euskal Herriko antzerki taldeekin kalejira mundiala!

19:00 2012ko Antzerkizale Eguneko manifestuaren irakurketa.

Jarraian, “…Eta behia agertu zen”: Aldatzen Laguntzen antzerki taldea.

20:00 “Publikoari gorroto”: Huts Teatroa.
Tokia: Sutegi.
Sarrerak: 8 euro ohiko tokietan, egunean bertan 10 euro. Bazkideek aldez aurretik 6 eurotan.

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua