Irekiko?

Badaude bereziki mutilentzat delikatuak diren egoera batzuk.

Egoera: afaria egiten ari zarete eta zure neska (emazte/amorante/azukre-koxkor…)  esparragoen potea irekitzen hasten da, baina nahiz arima jarri, ezin du tapa txuria apur bat mugitu. Bigarren ahaleginik egin gabe, inuxentea ematen duen baina ondorio larriak ekarri ditzakeen galdera egiten dizu: IREKIKO DUZU? Egoera honen aurrean bi gauza gerta daitezke:

1. Maskulinitate guztiarekin potea hartu eta egiten ari zaren esfortzuaren inolako pistarik eman gabe , tapak “plok” egin eta irekitzea. Kasu honetan, Tarzanen antzera, oihaneko erregea sentitzen zara, eta unibertsoko indarrak zurekin daudela nabaritzen dituzu. Azken batean, gizonak  janaria ekarri du kobazulora. Zure neskak, horrelako momentu zirraragarriari kasurik egin gabe, esparragoak platerera ateratzen ditu, besterik gabe.

2. Edo, nahiz eta indarra egin, trapua erabili, palanka egin labadorarekin eta lepoko zaina ia lehertu beharrean eduki, tapak ez du zirkinik egiten. Orduan, zure neskak “emaidazu” esaten dizu. Zuk, noski, “minutu bat” eskatzen duzu. “Emateko”, berak. Ahopeka krixtonak eta bi esaten ari zaren bitartean, tapa madarikatua ireki nahiean  jarraitzen duzu: “itxoin pixka bat”. Azkenean, bere pazientzia amaitu eta ez dakit nola, zu driblatu eta ditxosozko potea eskuratzen du berriro. Eta HEMEN dator une delikatua zuretzat. Izan ere,

A. Bera berriro saiatu eta potea ez bada irekitzen, “fabrikatik gaizki dator, ezinezkoa da irekitzea!” esaten duzu eta zure auto-estimua ez da oso gaizki aterako.

B. BAINA berak potea hartu eta KASUALITATEZ irekitzea lortzen badu… AKABO! Irribarre maltzur bat sortzen zaio aurpegian eta nahiz eta ezer ez esan, zure maskulinatate ranking-ak puntu asko galtzen dituela nabaritzen duzu.

Ez da juxtua, badakit, baina inork ez du esan mundu hau horrela denik…

Idoia Torregarai

@barretartia

 

Jarraitu eta partekatu:

Esta entrada tiene 0 comentarios

  1. Bikaina… eta egia borobila (zoritxarrez¿)

  2. Indartsuak baino gehiago balio du trebeak. Har ezazue bihurkina, estalkiaren azpitik sartu emeki eta giro txiki bat egin; ondo eginez gero, plot entzungo duzue eta tapakia ez da ondatuko, horrela tomate kontserba edo mermelada egiteko erabili ahalko duzue. Eta ekologista izango zarete, trebe eta indarrrez ahul izateaz gain.

  3. Ba ze estimu gutxi izan behar du norbaiten maskulinitatea neska batek potea irekitzen badu humiliatuta sentitzeko.

    Ahulago egiten dizu potea ez irekitzeak? Ezgaia? Emakume bat ezin du azkartasun ,trebetasun… gehio izan?

    Natura fisikoki (orokorrean) indartsuago egin gaitu, ez argiago, habilitate gehiegokin….

    Hori duela hamarkada batzuk zegon pesntsaera izan behar du, bestela oso tristea iruditzen zait.

    Brometan erratea ba ulertzen det, nik ere egin dut, baina benetan? Ez det ulertzen. Hori pentsatzea zure neska/ama/amona iraintzea (pentsamenduz edo akzioz) iruditzen zait. Gizonak baino ezgaiago direla erraten bait du pentsaera hori.

  4. Bertan esaten dudana egoera bat muturrera eraman eta umore ikutu bat ematea izan da. Horrek ez du esan nahi ni gizon eta emakumeen rol “tradizionalen” aldekoa naizenik, ez horixe. Nire inguruan bizi izandakoa dut, eta horelako egoerak zein xelebreak diren adierazi nahi izan dut. Besterik gabe.

Deja un comentario

Itxi menua