Xerezadejaia, «glamour-ez eta umorez»

Xerezaderen Artxiboa literaturapodcast bat da (www.blogak.com /xalp). «Munduko literaturarik onena euskaraz entzuteko aukera» eman nahi dio entzuleari. 2011. urtean sortu zuten, eta gaur arte, dozenaka testuri ahots eta musika jarri dizkiete bertan. Xerezadejaia egingo dute gaur, Bilboko Hika Ateneoan. Goizalde Landabasok, Luistxo Fernandezek, Iñigo Roquek eta Iban Zalduak testuak irakurriko dituzte, «glamour-ez eta umorez», antolatzaileek agindu dutenaren arabera.

Jasone Larrinagak eta Ana I. Moralesek egiten dute Xerezaderen Artxiboa azken boladan. Bilbo Hiria irratian grabatzen dute, eta irratsaio gisa ere ematen dute astelehenetan, 17:00etan.

Gaurko jaian, egileak izango dira protagonista.

XEREZADEJAIA

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Bilboko Hika Ateneoan. Bilbon.

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua