Grazia gabeko umore fonetikoa

tzanpionzaAhoskera bereziak oinarri dituen umorea joeran jartzen hasi dela sumatu dut euskal herrietan. Bazirudien ezetz. Hemen fundamento gehiago genuela. Ez zigula grazia zipitzik egiten Arevalok hitz-motelarena egiten zuenean. “Los Morancos”en “ceceo” gehigizkoa gustu txarrekoa zela, hegoaldeko herrien kontua.

Baina, Euskadi Irratiko Oilategian Mirri imitatzen du Iraolak, “Txiribiton babolio, protagonixta!” dio, eta ‘s’ guztiak ‘x’ bihurtu. Duela ez asko, Alkainek Xabier (edo “Zabier“) Azkargortarena eginez “Tzanpioza” birusarekin kutsatu gintuen eta  “Tzelzi“, “Tzitzarrito” edo parekoak etengabe errepikatu genituen.

Goenkalera Turkiar bat iritsi da berriki, ‘r’-ak ‘ere’ ahoskatzen dituena, “Perfect Strangers” (“Primos Lejanos”) telesaileko lehengusu greziarrak bezala, edo Simpsonsetako Apu dendari autonomoak legez. Eta gurean sekula gertatuko ez zena gertatzen hasi da. Kapitalak joeraren olatu gainean ‘r’-ak ERE ahoskotzeari ekin dio, hizki larriz, graziarik gabeko txisteak kaleratuz.

“Ezpainen [Espainen] birtatez hitzegiten jarraitzen dugu. Aldameneko herrien patroiak errepikatzen heziak [hesiak] gara etorkizunera begira”.”Goenkaleko Turukiararen itxurak egiten ditugu lagunaratean eta bare egin. Zerebait beria behara dugu, originala”.”Xaxoia da bexte umore fonetiko bat xortxeko, bextelako aberaxtaxun gramatika baten gainean. Xerio diot. Fonetixta!”

Erramun Turutarenak barretartia.com webgunearentzat

http://ene.turutarena.net/

@turutarena

Jarraitu eta partekatu:

Esta entrada tiene un comentario

Deja un comentario

Itxi menua