Hugh Laurie-k badaki zer egin krisitik ateratzeko

Hugh Laurie inoiz baino pozago dabilela dirudi. House telesailean lan egiteari utzi zionetik kantatzeari ekin dio disko, nazioarteko boloak eta guzti. Hemen entzun dezakezue “Let them talk”  diskoa eta hemen Paris-en eman zuen kontzertuaren zenbait bideotan kantatzen, pianoa eta gitarra -bikain- jotzen eta tontoarena -maisuki- egiten ere bai: St James Infirmary , You don’ know my mind eta Swanee River.
Aspaldiko ezaguna da Hugh Laurie umore kontuetan. Hemen, adibidez, Stephen Fry lagunarekin ari da “Mr Nipple” sketch sonatuan:
[youtube http://www.youtube.com/watch?v=diSr3n4fvsw&w=420&h=315]
Baina hasieran esan dizuet Hugh Lauriek badakiela zer egin behar dugun krisitik ateratzeko eta jakiteko irrikan egongo zaretenez, hemen duzue: Egin behar dugun gauza bakarra da… “All we gotta do is…”
[youtube http://www.youtube.com/watch?v=dUubn2bbo4s&w=420&h=315]
Josu Lezameta, Jozulin
Azaleko argazkia: elfidomx
Jarraitu eta partekatu:

Esta entrada tiene 0 comentarios

Deja un comentario

Itxi menua