Gelotologia

barrezGelotologia (grekeratik. gelos γέλως “barrea”) gorputzean zein psikean barrearen eraginak ikertzen dituen zientzia da.

Gelotologiaren sortzailea William F. Fry psikiatra da,.1964an gorputz-prozesuetan barrearen eragina aztertzen hasi zen Stanford-eko unibertsitatean. Berak asmatu zuen gelotologia hitza ere.

Lee BerkPaul Ekman, Ilona Papousek, Robert Provine, Frank Rodden, Willibald Ruch eta Barbara Wild dira beste gelotologo garrantzitsuak.

Gelotologiaren zati bezala hartzen da umorearen terapia edo barreterapia (ingelesez, Humor and laughter therapy ).

Aplikazioak

  • Barrea minaren aurka: gelotologiako ikerketek frogatu dute mina duten gaixoek arindu egiten zaiela min hori ordu batzuetan minutu batzuk barre eginda. Barreak odol zirkulazioa hobetu eta gaixotasun kardiobaskularrak ere prebenitzen ditu.
  • Barrea eta inmunologi-sistema: Interferon Gamma hormonak antigorputz desberdinak aktibatu eta produkzioa koordinatzen ditu. Era berean, T zelulak, kutsatutako zelulak deusezten ditu. Lee S. Berk inmunologo etatubatuarrak barre egiten duten pertsonek Interferon Gamma, T zelulak eta antigorputz maila handiagoak zituztela deskubritu zuen. Adibidez, pertsona batek barre egiteko film bat ikusi badu, handik egun batzuetara oraindik maila altuagoa mantenduko du, barre egiteko arrazoirik izan ez duen beste pertsona batekin alderatuta.
  • Barrea estresaren aurka: “Barrea estresaren etsairik handiena da”, dio Erika Kunz barreterapeutak. Barre egiten dugunean, zoriontasunaren hormonak askatzen ditugu, hau da, endorfinak. Horretaz gain, idorreria, buruko min eta insomnioaren aurka ere barrea sendagai ezinhobea da.
  • Barreterapia: Gero eta sendagile eta psikologo gehiago kezkatzen da umorea eta barrearen erabilera terapeutikoaz. Bereziki psikiatria eta psikologian erabiltzen da, izan ere, batez ere egoera gogorrei aurre egiteko.
  • Ospitaleko pailazoak: Gelotologiako ikerketaren ondorioetako bat “mediku pailazoak” sortzea izan da. Medikuekin hitz egin ondoren, gaixoei irribarrea atera arazten saiatzen dira. Beraien helburua ospitaleko giroa alaitzea da.

Argazkia: Stewart Black

 

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua