Puntukako AMA karneta

ainhoaInork ez dizu sekulan ezer aipatu.

Ez dago nora jotzerik, non ikasterik, non galdetzerik.

Existitzen badela badakizu, hala ere, Teruel existitzen dela dakizun moduan, nahiz eta sekulan bertan egon ez zaren arren.

Zertaz ari naiz?

Puntukako AMA karnetaz, 

Sistema horren arabera, ama izateko baimena duen edozein emakumek 12 puntu ditu eta, parkean arau-urratze bat eginez gero,

3 puntu gutxiago kontabilizatzekoak:

  • yogurra emateko goilararik ez eroatea (zertan ari zinen pentsatzen?)
  • frutarik ez eroatea, edoo…. potezko frutak eroatea (oso txarto, ama txarra halakoa….)
  • merienda jateko ez insistitzea, sanguitxa esaterako, umeari ahora eman egin behar zaio, bestela gosez hil daiteke…. honbreee

4 puntu gutxiago:

  • zure umea lupetzan artean jolasten uztea (horraino irits gintezke!!)
  • toallitarik ez eroatea (muzturra garbitzeko, eskuak garbitzeko,…. ZURE eskuak garbitzeko, paparrean jauzi zaion yogurra garbitzeko, …. alboko umearen mokoak garbitzeko, … nork asmatuko zituen toallitak…?? mmm, honetaz gehiago jakiteko… trangocete markakoak omen dira prezio-kalitatean hoberenak…. Consumer-ek dixit!!)

6 puntu gutxiago:

  • beste ama eta aitatxoekin ez hitz egitea (oso txarto, kofraternizatu egin behar da)
  • edo…. beste gurasoekin zure lanaz hitz egitea (egunen batean kontatuko dizuet sustatu-ko berri baten inguruan hitz egitea bururatu zitzaidan eguna….)
  • umea ateratzen denerako ez iristea, 5 minutu nahikoa da ere. Ez dago gauza okerragorik umea eskolako atean bere amatxoren zain ikustea baino. Normalean, bere inguruan beste ama edo aita taldetxo bat egongo da, eskolako ateari begira, zu agertu behar zinen tokiari begira. Puff, agertzen zaren momentua… normalean arnas barik, nerbioak puntan, ulea desmotibatua eta desodorante barik… puntuak galtzea gutxienekoa da…

eta, karneta zuzenean kentzeko arriskua badago, ere, ez pentsa!!

Etxera joateko orduan, zure kumeak, eta egun horretan zure kumeek gonbidatu ditzuten laguntxoak bilduta, horrek denak zure ingurura deitzen dituzunean, motxilak biltzen dituzunean, begirada batez eta ahalik eta keinu kofraternizatzaileena erabilita, ozen, “agur bihar arte!!!” esaten duzunean, eta abiatzen zarenean… ume bat ahaztea, han zuri begira, edo han bere bolara jolasten, edo han, beste ama baten ondoan…. hori, hori, ONARTEZINA da!

Ainhoa Latatu

@tatutxiki

Argazkia: George Eastman House

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua