Onintza Enbeita: “Ez dakit barreari eusten”

onintza3Onintza Enbeita (Muxika, 1979), Kazetaria ikasketez, besteak beste, BERRIA egunkarian lan egin du. Bertsoak sentimenduak transmititzeko erabiltzen ditu eta hainbat plaza eta txapelketetan barre egin eta eginarazi digu. Gaur egun, Amaiur-eko diputatua da. Madril eta Euskal Herri arteko joan-etorrian egin diogu elkarrizketatzea.

Irrifartsu ikusten zaitugu gehienetan. Txikitatik barre errazekoa zara?

Barre espontaneoa daukat. Ez dakit barreari eusten. Eskolan arazoak izaten nituen barreari ez eustearren eta isilik ez egotearren.

Zer nolako garrantzia du umoreak bertsolaritzan?

Handia. Jendea ez da plazetara negar egitera bakarrik etortzen. Ironia, umorea, satira… beharrezkoak dira.

Zer da zailagoa; negar eginarazteko bertsoa osatzea ala barre egitekoa?

Negar eginaraztekoa, dudarik gabe. Horregatik dira umorezko bertsoak, onak direnean, jendearen gogoan gelditzen direnak.

Aukerarik izaten al duzu Kongresuan barre egiteko? Noiz eta norekin?

Guri buruz esaten dituztenekin barre egitera ohitu naiz. Askotan negar ez egitearren.

Nork edo zerk eginarazten dizu barre?

Edozein gauzak: liburuek, irratiak, ilobek, politikariek…

Zerk galduarazten dizu umorea?

Buru karratua daukan jendeak.

Eta barregarri noiz geratu zara?

Agertokian erori nintzenean, boligrafoa atera beharrean poltsotik tanpax bat atera nuenean elkarrizketa serio batean, nire seme-alaben aitarenera nindoala eskaileretan behera erori nintzenean…

Zein miresten duzu bere umoreagatik?

Lotsa ematen dit berak irakurtzeak, baina Mikel Pagadi.

Negarrez barre edo barrez negar egitekoa zara gehiago?

Barreka negar.

Umorezko zein pelikula/liburu/web gune/ telesail gomendatuko zeniguke?

Liburua: Groucho y yo. Telebistan asko gustatzen zitzaizkidan Muchachada nui eta La hora chanante . Webean berriz, La niña repelente.

Nori gustatuko litzaizuke elkarrizketa hau egitea?

Lehendakariari. Hain serio agertzen da beti…

Umore onez jartzen zaituen kanta bat?

Idoia Torregarai

@barretartia

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua