Lotsa zumba erritmoan

PPC ph-so-TeenGirlsUrteak daramatzat airobikera joaten. Hasi nintzenean kosta zitzaidan pausuen nondik norakoan hartzen, baina berdintsuak izaten dira eta moldatzen naiz. Onartzen dut oraindik ezkerrera joan beharrean nahastu eta eskubi aldera joaten naizela tarteka. Eskubi aldean dudan lagunarekin trabatu eta txiripaz lurrari muxurik eman gabe geratu! Edo alderantziz, edo aurrera joan beharrean atzera, atzera joan behar eta munduari kontra eginez bezela aurrera…

Airobikeko monitoreak behin baino gehiagotan esan izan digu ispiluari begiratzeko erreferentziak hartzeko. Baina alferrik izaten da, ridikulo sentsazioa hain da haundia! Baina sentsazio hori nire hezur, azal eta gantzetan ez nuen sentitu airobik egin beharrean zumba delakoa egin genuen arte.

Hasi ginen pausu berriak egiten, beno, egin nahian. Elkarri begiratu eta irribarre txoro bat genuen guztiok ezpainetan. Saiatu saiatzen nintzen, baina musikaren erritmoa eta nire hankak eta gerriak ez zetozen bat. Ondokoei begiratu eta bat Euskal Herriko sega apusturen baterako entrenamentua egiten, bestea Olasagastiren aurkako buruz burukoka prestatzen…

Ondokoei begiratzeak kontsolatu ninduen, ni bezain baldar moldatzen zirela ikusita. Hala ere mundua gainera erori zitzaidan “erreferentziak hartzeko” nire burua ispiluaren aurrean ikusi nuenean!!! A ze lotsa!!! Baina ez airobikeko klasean nengoela konturatu nintzelako, baizik  eta parrandetan egindako dantza saiakera guztak burutik pasa  zitzaizkidalako segundu batean.

Jakina da Euskaldunok ez dugula aldakarik, ez dakigula gerri buelta karibeko erritmoetara mugitzen. Edozein saiakera ausartek gorputza mila zati bihurtzea ekar dezakeela. Apurtu, hautsi, txikitu, xehetu… Zergatik saiatzen gara beraz dantzan ezinezkoa bada? Zergatik zunba, batuka, saltsarekin ausartu barra eustea hain erreza izanda? Patxaranak du horren kulpa, anestesiatuta izaten dugu gorputza eta ez dugu minik ez eta lotsarik ere gerri buelta mugitzeko.

Argi dago airobikeko klaseetara ondo prestaturik joan behar dudala  eta ur botilatxoa eraman beharrean patxarana edo kalimotxo zatoarekin joatea dudala onena. Horrela lotsak eta auzo lotsak zumbaren erritmoan joango direlako.

Mirari Martiarena 

@MiraririMirari

Argazkia: Fort Meade

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua