#enebada

Olga@olga_alegi: #enebada Pelukerian esnatu naiz, eta ez dut ondo gogoratzen ze ordutan eta zelan ailegatu naizen bart hona, baina atea kanpotik dago itxita.

@josunestilist: Itxita??!! Nik ere behin baino gehiagotan ez dut jakin nola iritsi naizen festetan, baina horrelakorik… #enebada #glup

@olga_alegi: Ba bai. Entzierratuta ta gainera mobil barik. Eskerrak ordenagailuak wi-fia harrapatzen dion bizilagunen bati. #enebada

@josunestilist: Benetan?? Baina zer motatako sarraila daukazu? Whatsuppari erantzungo ote diote zure lagunek! #enebada

@olga_alegi: aidonou, ideiarik ez sarrailez. Guatsapik ez, mobilik ez, ta nire lagunek Tuiter ez dute erabiltzen (frikia omen da) #enebada
@olga_alegi: Bihar goizera arte itxaron beharko, garbitzailea (amuma) etorri arte. Behintzat badago jatekoa: atun-lata gosaltzeko #enebada

@josunestilist: Ni Donostialdean nago. Nora joan beharko nintzateke erreskatatzera? Familia-bazkaria dut gero #enebada

@olga_alegi: uf, urrun, baina sssh! ezin dut holakorik publikoki esan, klientak enteratuz gero, perdision! #enebada gaur, egunpasa berton.

@josunestilist: Ai ama! Arima-bikia topatu behar hemen… Eta ni pelukera-tuiterzale originala inkognitoan bakarra nintzelakoan… #enebada
@josunestilist: Beno, besterik ezean, konpainia egiteko prest #enebada #pelukerokbatutaegonbehardugu

@olga_alegi: gora ile-nahastuak eta gora guraizeak askatuta! 😉 #enebada

@josunestilist: #enebada emozionatuta nago! Nik beti gordetzen ditut patata frijitu poltsak emergentzietarako #arimabikia

@olga_alegi: tira, badauzkat txanpu pote pila, organikoa dela dakar… mmm… fruta gustua du, baina atunarekin ez doa ondo #enebada

@josunestilist: XD Zure klientetako inork ez ditu erosketak utzi? Nirean beti dago bateren bat, otordua egiteko adina #enebada

@olga_alegi: hori zortea! Ke ba, hemen ez. Gustora gosalduko nuke zuri hainbeste gustatzen zaizun #bolleriaindustriala #enebada
@olga_alegi: oraindino gehiago diotsut: ileapaindegian entzierratuta egotearen errua #bolleriaindustriala-rena da #enebada

@josunestilist: Kar-kar! Egia, erru guztia #bolleriaindustriala-rena da. Hala ere, atun-lata sukalde-emergentziarako “must” bat da ;P #enebada
@josunestilist: Badakizu #pelukerakeuskaraz kanpaina martxan jarri dudala? Guk euskaraz egiten badugu, klientengan ete eragiten dugu #enebada

@olga_alegi: nik tangoa dantzatzen diet, orrazkerari balioa eransteko. Autoestimua igotzen laguntzen die 🙂  #enebada

@josunestilist: hori maila! Nik batzutan Hola, Pronto kendu eta The Balde, Elhuyar, eta Elkarreko aldizkariengatik aldatzen dizkiet #enebada

@olga_alegi: euskarazko prentsa-arrosak irakurle asko erakarri ta hizkuntza-normalizazioan pausu indartsua seguro! #Bixotz #Aarg #enebada
@olga_alegi: Txiribiton ez dela mutua, Porrotxen bibote postizoa, Maria Luisa eta Hortentsiren argazki ezkutuak… #Bixotz #Aarg #enebada

@josunestilist: Esan ditzagun gauzak argi: euskaldunak ere sudurluzeak bagara ;P #enebada #biyotz

@olga_alegi: sudurluzeak ta berbalapikoak, sekretuak ez kontatu inori! Tira, niri bai. Zelan zure mahoizko prakadun haregaz? 😉 #enebada
@olga_alegi: Beitu, hauek ere txutxumutxutan: MT @HamaikaTb (…) sexu berekoen ezkontza izan genuen hizpide mahai inguruan  #enebada

[blip.tv http://blip.tv/play/hdQig438CQI?p=1 width=”550″ height=”443″]

@josunestilist: ;P Biharko Santa Ageda eskeari itxaroten: hortxe bai mahoidun labeldunak! #enebada #mahoiasexiada

@olga_alegi: mahoia sexia da ta aurreskuan dantzan izerditan gerrikoa askatu ta zilborra erakustea uf… esto, komunera noa #ejem #enebada

@josunestilist: Kendu daitezela regetoiak eta etor bitez ezpata-dantzak #enebada #mahoiasexiada

orrazia

… handik hiru ordu eta erdira …

@olga_alegi: zelako eguna! komunean lo geratu ez naiz ba… #enebada #haugrabeada #parrandagehiagoinoizez

@josunestilist: #enebada Mereziko ote zuen atzoko parrandak! Ni familia-bazkarian, lo hartu berri duen aitaren aldamenean #tradizioak

@olga_alegi: film bat gomendatuko dizut: ‘Caramel’  #enebada Bizitzaren mingotsak eta gozoak pelukeria baten bueltan.

http://youtu.be/b3-1YON4-QM

@josunestilist: Ez daukat ikusita, itxura bikaina du! Gaur gertatu zaizunarekin pelikula ederra egin daiteke 😛 #enebada
@josunestilist: Beti esaten dut telesail bat egiteko ematen duela pelukeriak 🙂 Detektibea eta pelukera: arrakasta seguru #enebada #adiETB

@olga_alegi: Goenkalek ere asko irabaziko luke pelukeria batekin, bai tramaren endreduak, baita aktoreek ere #ZelakoOrrazkerak #enebada
@olga_alegi: Portzierto, gaur erabiltzen ari garen hashtagari txistea egin zion behin letxuga-saltzaileak: “Enebada? Y en Alaska!” #enebada #txistetxarra

@josunestilist: Profesionalen artean gaudela aprobetxatuz, euskarazko pelukeri hiztegia osatu nahiko nuke. Interesatzen? #enebada #nondikhasi

@olga_alegi: Elhuyarren: metxa, xerlo? tinte, tindu/tindagai? gomina, ile-gogortzaile? alergia diodan arren, laka erabili beharko #enebada

@josunestilist: Salto handiegia dago hiztegitik pelukeriko hizkerara, baina tira, erabileraren kontua izango da. #enebada #hasibeharko
@josunestilist: Hala ere, imaginatzen ditut nire klientak ile-gogortzailea eskeintzen badiet #enebada #katxondeoa
@josunestilist: Lakari alergia? #enebada Hori prentsaurrekoak bideoz ematea baino okerragoa da. Ez. Ez da #egiaesanbeharbada

@olga_alegi: Lakari alergia baino, drogomenpekotasunaren kontrako gerra deklaratu diot… Batzuek adikzioa diote. #LaLakaQueRie #enebada

@josunestilist: jonkismo handia dago lakarekin, bai 🙂 #enebada #pelukerifacts

@olga_alegi: metxarentzat balio du “tartile” berbak? “ilehoria tartile beltzekin”. Tartile = Tarteko ile #hitzokei? #enebada

… iluntzean, youtubeko filma ikusi ostean…

@josunestilist: Nola doa zure itxialdia? #enebada #tripazorriak

@olga_alegi: ba orraztu ta orraztu, denetarik probatu, ta konturatu ileak nahastuta dela ondoen ematen didana #orraztubakopoza #enebada
@olga_alegi: lagun batek ere horrela esaten zuen, poza ematen duten gauza guztiek ilea nahasten dutela: dantzak, algarek, sexuak #enebada

@josunestilist: Ohean, zilipurdika, #enebada haizearen kontra goazenean… Ileak nahastuta ze gozada! #horihalada
@josunestilist: Ez duzu uste gizarte-funtzio garrantzitsua dugula? “Mujeres desesperadas” sartu eta “Sexo en NY” atera #enebada #autoestimuagora

@olga_alegi: Totala. Txarto dago guk esatea baina tuppersex baino eraginkorragoak gara ilea garbitzeko apar-masajeekin #enebada #baietz

@josunestilist: Egia! Klienta bat baino gehiago ilea garbitzera bakarrik etortzen da 😉 #enebada #eskumagikoak

@Kapittanttan: Zer da “tuppersex”? #galderaserioa

@olga_alegi: tuppersex, sexshop batzuek eskaintzen duten zerbitzua etxerik etxe, produktu sorta zabala probatzeko #enebada

@Kapittanttan: Hara! #nuncateacostarás…

@josunestilist: Alderantziz “te acostaras” egiteko dira! ;P #enebada #sesisesi

@Kapittanttan: Bakarjolaserakorik ez al da deus? 😉

@josunestilist: Bai, motel! Autodefinitua zein Apalabrados, eskaintza zabala da ;P #eskaintzazabala #enebada
@olga_alegi: bai, baina jolas horiek baino gozagarriago dira @josunestilist-en atzamarrak txanpu bitsetan belarri atzean, seguru #enebada

@josunestilist: Olgaren maskarillak ziur ez direla atzean geratzen #sesisesi #enebada #gremioapublizitatzen

@xme64: jope, gaueko ordu hauetan, a ze erotismo zaparrada.

@josunestilist: Eta bihar Santa Ageda eskea! 😉 #mahoiasexiada #sesisesi #enebada

@Kapittanttan: Mahoia! Ez duzu aukerarik galtzen, gero! 😉

@xme64: egunon pelukeriko denok/ tximak txukuntzera gatoz…

@Kapittanttan: Txanpurik txanpu kiribiltzarrak / aurten garbitzeko asmoz…

@olga_alegi: bihar mendebal haizea, meteorologoek ilea moñoan biltzea gomendatzen dute, guk kontrakoa: aske #enebada

@josunestilist: Pelukerak “desmelenearen” aldekoak izaten gara, normalean #enebada Nola esango zenukete hori euskaraz?

@Kapittanttan: Jolasaren kausaz, “desgrimatu” politta iruditzen zait. Halare, xme eta biok aspaldi “desgrimatu” ginen 😉

@olga_alegi: igual izango da egun osoa itxita egoteak ilea orrazten ta desorrazten kaskoa berotu didala, baina mundua ileapaintzaileon esku dago #enebada
@olga_alegi: Sexshopak baino kitzikagarriago izateaz aparte, ‘krisi’ sasoiotan, artazien profesionalok baino hoberik, nor? #ganorazkomurrizketak #enebada
@olga_alegi: #ganorazkomurrizketak adibidez: ‘Rajoyk baino soldata handiagoa dute EAEko enpresa publikoetako zazpi zuzendarik’  (http://ttiki.com/47059) #enebada

@josunestilist: RT #ganorazkomurrizketak #guraizeakzorroztu
@josunestilist: ORRAHAZTU: ilea txukuntzen duzun (dizuten) bitartean, beste guztiaz ahaztea #hitzokei #pelukerifacts #enebada
@josunestilist: Gaua laburragoa izan dakizun, @xme64 -k gomendaturako filme bat ikusi dezakezu ‘Le mari de la coifeusse’ #enebada

@olga_alegi: orain konturatu naiz pelukeriko atea barrurantz irekitzen zela, eta ez bultza eginda. Giltzak atean eskegita zeuden! #enebada
@olga_alegi: #enebada bider mila! ta ni egun osoa hemen! atzokoalako parrandarik gehiago sekula ez… Hori bai, zure konpainia plazer bat, @josunestilist

@josunestilist: !!! #ENEBADA Noizbait kontatu behar didazu atzoko parranda #nikerenahidut

@olga_alegi: prentsa arrosara urte osoko harpidetza batek baino sekretu gehiago ditu, laztana, baina erdiak ez ditut gogoratzen #enebada

@josunestilist: Espero ez duzunean, arima-bikia topatzea #demasa izan da. Mantendu ditzagun guraizeak zorrotz. Gabon pasa! #enebada

@olga_alegi: ea noiz egiten dugun gure ile-apaindegietako sesio elkartrukea… muxu asko! 😉 #begiklisk #begiklisk

——————-

@josunestilist

@olga_alegi

Jarraitu eta partekatu:

Esta entrada tiene 0 comentarios

Deja un comentario

Itxi menua