Kafea hartu eta izan positiboagoa

kafeaAskotan kafeina nerbio-sistema zentrala aktibatzeko eraginarekin lotzen dugu; zenbait ikerketek kafeina hartzeak lan kognitibo sinpleak hobetzen dituela diote. Kantitate handietan hartzen bada, kafeina mendekotasun-sortzailea ere izan daitekeela ondorioztatu da. Kontua da, gaur egun kafeina asko kontsumitzen dela.

Bi kafe kikaren onurak

Ruhr-eko Unibertsitatean lan egiten duen Lars kuchinke-k egindako ikerketa batek zera ondorioztatu du: lan bat egin aurretik ordu erdi lehenago kafe kikara pare bat hartzen badugu (200mg kafeina), izaera positiboa duten hitzak ezagutzeko azkartasuna eta zehaztasuna hobetzen duela. Ikerlariaren ustetan, kafeinaren eragin dopaminergikoen ondorioz gertatzen da hau, zeinak burmuinan hizkuntzaren aldea menderatzen duten.

Idoia Torregarai @barretartia

Argazkia: tree leaf clover

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua