Obaba

Montxo Armendaritzek zuzendutako pelikula batean, “Obaba” izenekoan alegia, neska gazte, eder, argi, interesgarri eta noski, bikoterik gabeko bat hurbiltzen da herri ttiki batera, Obabara hain zuzen. Han, lehenbiziko egunean bertan, ostalariaren semearekin hasten da harremanetan, mutiko guapo eta alaia; hurrengo egunetik berarekin motoan, harat eta honat goxo-goxo ibiliz eta elkarrizketa atseginez gozatzen.

Kaka zarra! Nik ez nuen uste, bizitza errealen holakorik gerta zitekenik. Hemen bainago ni 40 bat  su inguru dituen herri ttiki honetan, bertan bizitzeko hautua egininik, eta hemen ezta agertzen inungo ikasle xarmantarik ni ezagutzeko, ez beinipein ezkongabe edo nobiurik ez duenik.

OLYMPUS DIGITAL CAMERAHala ere, orain dela aste batzuk gertatu zena kontatuko dizuet. Anaiak zerri talde bat du hazitzeko ekarria, etxetik kilometrora edo dagoen borda batean; berak joateko modurik ez zuela eta, niri eskatu zidan zerriak bazkatzera joateko. Jeiki, gosaldu, oinetakoak jauntzi eta etxetik atera nitzen bordarako bidea hartu asmoz. Atarira atera bezain pronto, dena prestatua balego bezala, hor agertu zen errepidean goiti zetorrela, neska gazte eder bat:

-Egunon!

-Baita zuri ere!

-Laura naiz, soziologia ikaslea, eta zure herrira nator ikerketa ttiki bat egitera, lagunduko al zenidake?

– Bai noski!

Arraiua, Obabako gazte ostalaria sentitu nitzen! Nere anaiaren zerriak bazkatzera nijoala erran nion, eta berak ea nerekin joaten ahal zen…

-Nola ez!

Bidean, hontaz eta hartaz gustora egin genuen solas, nik bai beinipein, eta bere begirada ta irrifarra barren barrenera sartzen ari zaizkidala nabarittu nuen.

Nik, nere bizilekua izanen den eta konpontzen ari naizen amaren baserri ederra erakutsi nion urrutira mendi magalean, berari gustatu eta nerekin hantxe zoriontsu bizitzeko gogoa sartuko zitzaiolakoan, tentatu nuen. Hala sinetsi ere, polita zela eta enbidia ematen ziola erran bait zidan.

“Aizak, okertua hitzen!”, nioen nere baitan; “pelikulakoa posible duk gertatzia, ez al dituk ba azken finean pelikulak errealitatetik sortuak?”. Poza sentitzen nuen nere asmakizunetan huts egin nuelako.

Bordara ailegatzeko pausu batzuk falta zirela, bapatean oihu bat entzun nuen: “Corten!”

“Aibadios! Zer duk hau?” Pentsatu nuen, erabat galdurik…

Segituan hasi zen jende andana bazter guzietatik agertzen: filme zuzendari itxura zuen tipo bat megafonoakin… Kuadernoak eskuetan zituzten apuntadoreak, bideo kamerak, eta abar. Baita nere anai alu hori ere, irriz lehertzen eta pozik.

-Agitz ongi egin duzu, Laura, ez dago errodajea errepikatu beharrik- erran zion zuzendariak, esker haundiz aktoresari.

Itxuraz bere nobioa zirudien mutil lirain bat ere agertu zen, eta lepoa ferekatuz nere bidaide zoragarria izan zenari, muxu eman zion ezpainetan: -Agitz ongi laztana, sekulakoa zara, maite zaitut.-

-Baita nik zu ere, maitia.

Ni berriz zur eta lur, hankak lurrari lotuta, eta amorrua eta zorabiua  sentitzen nituela denen erdian, inork kasurik egiten ez zidala egon nitzen 5 minutuz edo. Gero bakarrik itzuli nitzen etxera, atzetik norbaitek dei egin zidala iruditu zitzaidan, bino ez nuen deus jakin nahi adar jotzaile haiekin.

Eta ez dut berriz maitasun historiorenbat kontatzen duen pelikularik ikusi nahi, arraiua!

Testua eta argazkia: Joseba Urrotz

@utsalako

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua