Badakizu egiazko irrifarreak bereizten?

5347010719_e9c719c0fa_zBehin baino gehiagotan egiten dugu barre, nahiz eta gogorik ez izan. Hori egiteko arrazoiak desberdinak izan daitezke: gure benetako erreakzioak besteei eragingo lieken egoeraz babestea, gure intimitatea gordetzea edo emozio bat ez azaleratzea, besteak beste. Irrifar faltsua erabiltzen dugu kasu horietan. Baina, desberdinak al dira egiazko eta gezurrezko irrifarrea? Nola jakin dezakegu bata edo bestea den?

Richard Davidson, Wisconsin-Madison Unibertsitateko Psikologia eta Psikiatria irakasleak, bi irrifarreak desberdintzen dituzten hainbat adierazle daudela ohartu da.

  1. Lehen adierazlea: Begiaren ingururan dagoen muskulua (orbikularra), benetako plazerra edo gozamena dagoenean aktibatzen da. Masailak altxatu egiten dira eta bekainak pixka bat jeitsi egiten ditugu. Irribarrea oso zabala den kasuetan, begi ondoan zimurrak (patas de gallo) eta begi dizdiratsuagoak ikusiko ditugu . Gezurretazko irrifarrean begien inguruko mugimendu hauek ez dira gertatzen, muskulu orbikularra ezin baitugu borondatez mugitu.
  2. Bigarren adierazlea: gezurretazko irrifarrea azkarregi edo beranduegi egiten da.
  3. Hirugarren adierazlea: gezurretazko irrifarrea pixka bat asimetrikoa da (normalean ezker aldean gehiago nabarmentzen da).

Gai ote zara bata eta bestea bereizteko? TEST HAU egin eta jakingo duzu.

Idoia Torregarai Martija

@barretartia

Argazkia: Jeremy Jenum

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua