Ohion jaio eta hil inoiz

ohioJaio nintzenetik herri eta hiri desberdin askotan bizi izan naiz. Gaur nire nondik norakoak kontatuko dizkizuet.

Ohion jaio nintzen, Estatu Batuetan. Aita anaia eta ni ez ginen gustura bizi han.  Alaba ama ordea bai, baina non bizi Boston erabakia izan behar zuenez, hor egon nahi ez genuela erabaki genuen, hau da, gu itxita ginen aukera horretara. Aita langabezian zegoen eta Floridara joatea proposatu zion lagun batek, “hor lan do!” esaten zion beti, eta “ene bada” erantzun berak.Bertan bolada bat lanean igaro ondoren, Estatu Batuetatik joatea erabaki genuen, “pasa dena pasa da, eta aurrera begiratu beharra dago” zioen aitak.

Toky on bat bilatu nahi genuen, bostak pozik biziko ginen herri bat, eta aurkitu genuen. Bertan amak poleo-menta infusioak  te eran hartzen zituen egunero, eta aitak bazuen errehabilitazio gune berezi bat, Estatu Batuetan hankara bota zioten tirotik errekuperatzeko modukoa. Hiru anai arrebok Popeye ikusten genuen egunero, eta berak bezala, ziazerbajan genezakeen egunero.

Baina bizitza holan da eta han berez gustura ginen arren, familiko erlazioak okertu ziren, eta giro ona bilatu asmoz Katalunyara joan ginen, baino bertakoak zeharo zalantzatiak zirela ikusi genuenean alde egitea erabaki genuen (herri askoren izenean ikus daiteke hori, del bai-ez bukaeran).

Azkenik Euskal herrira etortzea erabaki genuen. Ama Don Johnsonekin maiteminduta zegoen Estatu Batuetan bizi ginenean, bere serie eta pelikula guztiak ikusten zituen, Maiabi beach batez ere, eta herri hori Euskal Herrian zegoela ikusi zuenean hara Joan ginen bizitzera. Hondartza handiak espero genituen, telebistan ikusten genituen modukoak, baino iritsi bezain pronto konturatu ginen hanka sartzeaz. Nik orduan 17 urte nituen, testosterona sutan,  horregatik nik atxondo proposatu nuen. Aitari ez zitzaion ideia gustatu eta zigor moduan castigarragara etorri ginen, herriak egunotan duen lema ikusita, herri ezin egokiagoa gurasoek sukaldatzen dutena jaten dugunontzat, zero sabor.

Iker Lauroba

@ikerlauroba

Argazkia: Cindy funk

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua