XXI. mendeko ikasle ultramodernoa

Nire iOhola piztu eta begininia irakurri bezain laster, hantxe agertzen da nire tutore adimendun pertsonalizatua. Ahots goxoz egiten dit ongietorria egunero.

Nire neurri-neurrirako zereginak jartzen dizkit eta begi-mugimendu batez hautatzen dut erantzun zuzena. Hamaikatxo ariketa ditu niretzat aditzak praktikatzeko! Aurreko batean 9 bat jarri zidan Trafikoari buruzko idazlanean, eta hori izan zen behar nuen azken bultzada berataz seko maitemintzeko. Berak bezala ez nau inork ezagutzen, hamaika datu konpilatu ditu azken urtean nitaz, niretzat, nirekin, nigan…

Ez al da ederra ikastea? Ez al da zoragarria teknologia?

tatoo

Datorren astean barnetegi birtualean hasiko naiz. Itzultzen ez banaiz, ez bidali inor nire bila, erabateko murgiltzearen zorionean gozatzen ariko naiz eta… bateginik… byte bihurturik edozein hurrenkera bitarretan nahaspilatua…

Ainhoa Ezeiza

@ainhoaezeiza

Argazkia: http://ow.ly/lUkUD

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua