Festetako elkarrizketa

buruhandiak

-Zeinek esango zigun egoera honetan topo egingo genuela, ezta Imanol?
-Bai, motel! Krisi alu honek gorriak ikustarazten ari zaizkigu.
-Hiri nondik etorri zaik eskaera?
Lanbide-ko neskak deitu zidan herenegun. Ez ziok kontua ezetzik esateko.
-Egia. Neri udaletxetik. 45 urtetik gorako langabetuok lehentasuna daukagula eta ikustek, hementxe.
-Ez gaituk aberastuko, baina etxean ezer egin gabe geratzea baino mila bider nahiago diat hau.
-Ta gañera forman jarriko gaittuk!
-Kar-kar! Hi beti bezain harpa-jotzaile.
-Umorea galtzen badugu, malo! Haizak, ekin beharko zioagu lanari, ezta? Joan hadi ezkerretik eta ni eskubitik; zorte pixkatekin, umea ez den bateren bati berotuko zioat ederki bizkarra. Badakik, terapia de txoke.

Argazkia: ionmarkel

Testua: idoia Torregarai @barretartia

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua