ETB1en udako programazioak sexua izango du ardatz

muxuaEITBko Ikus-entzunezko Edukien Batzordeak emandako aholkuari jarraiki, ETB1ek goitik behera aldatuko ditu programazioaren edukiak uda honetan. EITBko Administrazio Kontseiluak adierazi duenez, udan audientziak gora egiten badu aldaketak behin betiko izango dira.

Batzordeak bost hilabete behar izan ditu, edukien azterketa egiteko, eta argi utzi ditu ondorioak txostenaren amaieran:

ETB1en helburu estrategikoak bi izango dira: batetik, erdal hiztunen komunitatearentzat eduki interesgarriak eskaintzea, eta, bestetik, gazte jendea erakartzea, euren gurariei egokitutako programazioa eskainiz.

Hartara, bi helburu estrategiko horiek betetzeko, batzordeko kide guztiok aho batez gomendatzen dugu programazioaren ardatz nagusia sexua izatea, eduki pronografikoei muzin egin gabe.

Prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, programazio berria uztailaren 15ean hasiko da. Aldaketa erabatekoa ez izateko, kasu askotan, lehendik zeuden saioen izenak eduki berrietara egokitu dituzte.

ETB1en garai berria iragartzeko, uztailaren 15eko programazioaren berri eman dute EITBko buruek:

ETB1eko programazioa uztailaren 15ean

07:55: “Kerman sexulagun bila”. Euskara ikasle askok bezala, Kerman ligatzeko hasi zen euskara ikasten. Dakien euskararekin nola ligatzen duen erakutsiko digu.

08:15: “Doraemon, emon ta emon”. Marrazki sexudunak. Doraemon katu kosmikoa etorkizunetik iritsi da Novitarengana, etorkizuneko masturbazio tekniken berri emateko. Novitak eta Doraemonek “emon eta emon” jardungo dute teknika berriak frogatzen.

09:30: “Xirri-marra”. Albistegi pedagogikoa nerabeentzat. Xirriak egiteko tekniken berri emango dute Xirrik eta Mirrik.

10:00: “Hitzetik jotzera”. Sexuaz hitz egitetik sexua praktikatzera pasatzeko jolas pornografikoak izango dira hizpide.

10:30: “Bi eta Bat”. Telesail porno-erromantikoa. Joxe Lontxo eta Jaione hirugarren kide baten bila ibiliko dira, sexu hirukote bat osatu nahian.

11:00: “Porno-polis”. Polizien arteko sexu harremanak. Gaurkoan, Arkaute bisitatuko du Polizia Nazionalaren talde batek.

11:30: “Bisitaria”. Nacho Vidalek ustekabeko bisita egingo die EHko pertsona ezagunei, haiekin larrutan egiteko asmoz.

12:00: Zinea. Euskal Zine Pornografikoaren klasikoa. “Hamaseigarrenean aidanez”.

14:00: “Gaur katapun”. Egunean bertan larrua jotzeko trikimailuei buruzko informazio saioa.

14:30: “Viagra da apple”. Eztabaida saioa. Gaurko gaia: “Viagra sexu estimulante hobea al da sagardoa baino?”.

16:00: “Bidaide”. Euskaldunon sexu harremanei buruzko dokumentala. Gaurkoan, “Euskal Herriko eguraldiak bultzatzen al du sexu grina?”.

17:30: “Iparraldearen onena”. Dokumental geografiko-pornografikoa. Ipar Euskal Herrian larrua jotzeko tokirik onenak ezagutuko ditugu. Gaurkoan, Zubero-beroan ibiliko gara.

18:00: Zinea. Euskal Zine Pornografikoaren klasikoa. “Izarren orjia”.

20:00: “Kontuz atsuak!”. Atsoz mozorrotutako trabesti bat eta bere ama EHko jaietan ibiliko dira, juergistekin sexu grina asetu nahian.

20:30: “Gaur katapun”. Egunean bertan larrua jotzeko trikimailuei buruzko informazio saioa. Eguerdi parterako lortu ez dutenentzat, bigarren aukera.

21:00: “Mihiluze”. Aho sexuari buruzko lehiaketa.

22:00: “Pornokale”. Argumenturik gabeko eszena pornografikoak.

23:00: “Basetxea”. Reality Showa. Lehiakideek hainbat esfortzu proba egin beharko dituzte saria irabazteko: edredoninga edo maindirepeko sexu jarduera, igerilekuko larru-jotzeak…

00:00: “Gauberri”. Gauero-gauero sexu berrikuntzak eskaintzen dituen informazio saioa.

00:15: “Bakarrik edo parle vous français?”. Lehiaketa honetan, lehiakideek banaka masturbatzearen edo aho sexua (frantsesa) egitearen artean hautatu beharko dute.

01:00: Zinea. Euskal Zine Pornografikoaren klasikoa. “Aupa (Put)etxebeste”.

03:00: “Lujuria enea”. Lujuria enea Euskal Herriko linea erotikoen erdigunea da. Ikusleek zuzenean deitu ahal izango dute, eta telefonistak ikusleak berotzen saiatuko dira.

06:00: “Pornokale”. Errepikapena.

EITBko Administrazio Kontseiluak jakinarazi du eztabaida politiko-pornografikoak ere sartuko dituela ETB1en, baina PSEk, PPk eta UPyDk ez dute parte hartuko eztabaidetan, programazio berria “abertzaleegia” iruditzen zaielako.

Egiaz edo gezurraz harago, ETB1eko eduki puritanoak daude.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
@martin_kitto

Argazkia: Sarean sexuaz ere solastu daiteke euskaraz albistetik. Zuzeu

Jarraitu eta partekatu:

Esta entrada tiene 0 comentarios

  1. Hik bromatan dioan hau, aspaldian serio egiteko kontua izango zuan herri normal batean. Hau ordea, XXI. mendean “Fame” eta sotanak nahasten dituen herria duk, Zoritxarrez.Iraupen luzeko eragina utzi zigutean De Lancrek eta enparauek nonbait.

Deja un comentario

Itxi menua