Harriari oda

Magnús Tómasson artista islandiarraren ‘Burokrata ezezagunari’ eskulturak inspiraturiko poesia, euskal ikuspuntu batetik noski.
Izan ere, hiri nagusi guztietan dago ‘Soldadu ezezagunari’ eskainiriko eskultura edo hilobiren bat, baina nik dakidala behintzat Erreykjavik-en soilik, gure zibilizazioan ezinbesteko diren burokrata ezezagunei eskainiriko oroigarria.

Gogoan zaituztegu!
Agur eta ohore!

burokrata

HARRIARI ODA

Harria
Oh! Harria!
Mineral bat edo gehiagoz osatutako agregatu naturala
Gizakiaren historian ezinbesteko.
Baina nola historian!
Historian nahiz historiaurrean!!
Harria!
Oh!! Harria!!
Hor ditugu eta harriaren inguruko prehistoriako kultura litiko guztiak:
Paleolitikoa,
Neolitikoa
eta gaur egungo Politikoa.
Argitu gure bidea! Gure herria!! Harria!!

Oteiza!
Oh! Oteiza!
Euskal kromletxaren berpizle.
Eta Aresti!
Oh! Aresti!
euskal harriaren idazle.
eta Euskal Herriko koadrilak!
Oh!! Koadrilak!!
Ba al da ba ezer oteiziarragorik, arestiarragorik,
euskal kromletxaren eta euskal harriaren nahasketa hoberik!
irudi hoberik!!
Euskal Herriko koadrilak baino

Koadrilak bai!
Oh! Koadrilak!
Koadrila sakratuak!!
Tabernan,
Zirkuluan!
zirkulu sakratuan!!
Hutsune metafisikoa babesten!!
Geldirik!
Mugitu gabe!
Edaten
Ez du ez atzerriko erregetoiak gure euskal kromletx bizidunik apurtuko!
Ez horixe!!
Eutsi harria!!
Eutsi kuadrilla!!
Oteiza eta Arestirengatik bada ere!

borobila

Euskal koadrila bat Glastombury musika jaialdian ‘pipa’ pasatzen.

Eta ez koadrilak soilik noski,
Eutsi burokrata!
Oh! Burokrata!!
Euskal harriaren pertsonifikazio,
esentzia!
Euskal Herriko‘harritar maiteak!
Pilota jokoak bezala, ez gurean soilik sortua,
baina bai gurean hoberen sustraituak!
Burokrata!
Oh! Burokrata!
Bertsolarien harrizko hieratismoan mimetizaturik,
Geldirik
Hitz neurtuz beti,
Eta harriaren seme Sisifo lez,
Etengabe borrokan,
Egun batetan bai eta bestean ere bai
Paperekin askotan
Bezeroekin beti
Ez dute ez, 036 inprimakia behar den bezala bete gabe zigiluaren marka preziaturik lortuko.
Eutsi gogor burokrata! Hasta la victoria siempre!
Jo eta ke! Irabazi arte!

[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=XXWZ3uAEKsw&w=560&h=315]

Borthuzai Naunk

 

Argazkiak:

http://www.grapevine.is/media/w490/456eca118b8944f1.jpg

http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-7772/en/contenidos/informacion/gipuzkoako_megalitoak/en_12921/images/megalitos_224.jpg

 

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua