Bueltan gara: parte hartu nahi?

smileUdako oporren ondotik,  Barretartia berriro martxan jarriko da aste honetan. Dagoeneko kolaborazioak, asteko txiolariak, argazkiak, elkarrizketak, musika eta umorearekin lotutako hainbat gai prestatzen gabiltza.

Zuk ere parte hartu nahi baldin baduzu, gure ateak irekita dituzu:

  • Ikasturte berrirako esperientzia berrien bila? Izan zaitez gure kolaboratzaile.
  • Twiterlari umoretsurik ezagutzen duzu? Proposatu asteko txiolari moduan.
  • Umorearekin lotutako informaziorik baduzu? Bidali iezaiguzu.

Lagundu egunerokotasunari irrifarrea jartzen!

@barretartia

Argazkia: http://ow.ly/oGUTM

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua