Jan-edanaren ajeak

Madrilek Joku Olinpikoen hirugarren ezezkoa jaso berri du. Lehia horretan, Madrilgo alkate Ana Botellak aipu bat sortu zuen, Madril “relaxing [sic] cup of café con leche” hartzeko hiria bezala definitu zuenean.

[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=6LLSDn3_TfE&w=420&h=315]

Ana Botellaren ateraldia mundu osoan zabaltzea ez dagokio hauteskundeetara aurkeztu bako alkatea izateari, jakina. Kennedy ingelez ezin hobeto moldatzen zen eta, gainera, gizon eder harroputza ere bai, baina ezinbestean hanka sartzen ahalegindu zen! Berlin zatituari 1963an bisita egin zionean, “Ni ere berlindarra naiz” alemanieraz esateko gauza ere ez zela erakutsi behar izan zuen, “ni berlindar bat naiz” bota zuenean, hau da, donut betea:

Ick-bin-ein-Berliner

Dunkin’ Donuts-eko publizistak konturatu izan balira, nazioartean frankiziak zabaltzeko iragarkietako lelo moduan erabili ahal izango zuketen. Sinetsi ezean, bestela, begiratu zer gertatu zitzaien irlandar guinesszaleei. Guinessek 1759an Éire-ren ikurra den harpa erregistratu zuen…

guinnes

Horregatik, 1922an Irlandak independentzia lortu zuenean, Guinessek ez zion utzi ikur nazionala erabiltzen!!! Irtenbidea? Harpari buelta ematea.

´irlanda

Dunkin’ Donuts-eko publizistek “ich bin ein berliner” erregistratu izan balute, baliteke New York-eko aireportua JFK ez izatea… AEBetan siglak gustuko dituztenez, KFC ipini ahal izango zioten!

´

kfc

Maria Gonzalez Gorosarri

@albistetan

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua