Opor osteko sindromea

Nik benetan ez dakit nork asmatu zuen gaixotasun hori. Baina ia ziur naiz umerik ez zeukala. Ez, ez… bestela beste izen bat jarriko zion… klaustrofobia adibidez, edo Diogenes sindromea, edo paranoia, edo…

Irakurle, zoratu egin naizela pentsatzen duzu? Bai?

Eta zelan dago zure etxeko pasiloa? Dagoeneko jarri beharreko labadora guztiak jarri al dituzu? Kanping-ean hain eroso egoteko eta urtean zehar gordetzen duzun soineko desitxuratu hori berriz gordeta daukazu? Eta umeen arropa? Jada atera duzu “entretiempo”ko arropa, markaturik duzu, izen-abizen eta zinta luzeak erantsi???

Ah…
Etxera bueltatzea…. Gure buruari esaten diogu baietz, badala garaia etxera bueltatzeko… berriz ere lapikokoa jateko, hainbeste pintxo eta hainbeste jaki arinen ostean, umeek ere autozerbitzu edo self-service aukera erabiltzen dute, gose direnean sukaldetik behar dutena hartuz… umeei errutina apur bat jartzeko garaia dela saltzen diogu entzun nahi duenari, hain basati daude….

stressed-mum-300x207Ez dakit eskaera non egin behar den, baina norbaitek iraileko lan guztia automatizatzeko proiektua landu beharko luke. Nik ondokoak premiazkoak direla uste dut:

  • Oporretatik dakargun gutzia zakarrontzira botako nuke. Benetan. Zergatik ez da existitzen zerbitzu bat, zuk egin barik beste norbaitek maletak, eta nezeserrak, eta bestelako milaka poltsa txikiak antolatu, garbitu eta berriz ere bere tokian jarriko duena?? benetan, nik gustora ordainduko nuke lan horren truke.
  • Etxera itzultzen zarenean zure hozkailua jaki gozo eta freskoez honitzeko zerbitzua. Urteak behar izan ditut konturatzeko, beraz, adi: oporretatik lanegun batean bueltatu behar da, edo behintzat, hurrengo eguna laneguna izan behar da, eta beste milaka familiekin batera, supermerkatu handi batera joan, eta bertan pasa zure oporretako azken ordu labur horiek, familian, zure bikoretarekin….zure seme-alabekin…. gurdi ditxosozkoa-beti-nahi-duen-tokira-doanarekin…. (!!!!!!!!!) Ai, horretarako zerbitzu bat balego,… Imajinatu!
  • Eta ume txikiak badituzu… arropa markatzeko lana… eh? Hori bai, hori bai dela entretenigarria, zer markatu behar da? Udakoa? Eta hotz egiten badu? Sudadera markatu barik egongo da… Negukoa, hobe negukoa, eta bero egiten badu… sandaliak izen barik joango dira!! (porzierto, sandalietan non jartzen da izena? Eta galtzerdietan?) Nik lehenengo alabarekin pasatako izerdiak pasata, bigarrenerako rotulki bat hartzen nuen goizetan eta rirau!! izena jartzen nion guztiari… gixaja, behin baino gehiagotan rotulkiaren tinta erropatik gorputzera pasa, eta bere izena jarrita zeukan eperdian, orkatiletan eta lepoan…
  • Eskolaz kanpoko ekintzak. Nik honetarako master bat antolatuko nuke (!!!!). Musika, piano, trikitixa, igerilekua, multikirola, karate, euskal dantzak, ingelesa,…..zirkuaaaa, aaakrooobaaaziak!!…. aaaaaaa!!!!!! egunak, ordutegiak, eta ume bat baino gehiago edukiz gero… 5 arratsalde direla, mesedez!! batzuk eta laurden hasten dira, beste batzuk puntuan edo terdian, egun baten, bitan, hasiberriena, aurreratuena, ahateak, dordoken taldea, izurdeena… ez dago modurik, edo denak koinziditzen du edo azkenean umeak itota amaitzen du nahi ez dituen baina ondo koinziditzen duten jarduerak egiten…

Iraila hile zaila da, eguraldia ez da hain ona, freskatzen hasten da, lehenago iluntzen da…. baina milaka proiektu berri martxan jartzeko hilea da, eta hori beti da ilusionagarria…. eta hori gutxi balitz, nire urtebetzea da!!! hori ona da, baietz, ez? Baiii, ona da, bengaaaa, 40??? buenoooo, ez da hainbesterako!! ez, ez, ona dela, eta punto… aijns…

Ainhoa Latatu

@tatutxiki

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua