Abian da supermintzalagunen 20. promozioa!

Pasa den asteartean 2013-2014 ikasturteko Mintzapraktika egitasmoak aurkeztu dituzte Euskaltzaleen Topaguneak eta Bagera euskaltzaleen elkarteak. Aurtengo kanpaina aurkezteko umorez betetako bideoa egin dute:

[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=wLDDfM25J-w&w=420&h=315]

Mintzapraktika egitasmoek euskaraz aritzeko ohiturarik ez duten lagunak ohitura dutenekin batzen dituzte, erabileran eragiteko eta hizketarako konfiantza eta gune berriak eskaintzeko, eta urterik urte gora egiten du izen emateak. Parte hartzeko baldintza bakarrak euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez batzeko konpromisoa hartzea dira.

Duela 20 urte sortu ziren lehen mintzalagun taldeak Donostian. Bagera elkarteko Aitziber Gurutzeagak azaldu duenez, “orduko kide batzuen artean kezka piztu zen euskaltegiko ikasleek euskara erabiltzeko zituzten zailtasunak ikusita. Horregatik, mintzapraktika modu atsegin eta erraz batean egiteko Mintzalaguna ekimena antolatu zuten”.

Animatu mintzalaguna izaten!

www.mintzalaguna.org

Mintzapraktika egitasmoek euskaraz aritzeko ohiturarik ez duten lagunak ohitura dutenekin batzen dituzte, erabileran eragiteko eta hizketarako konfiantza eta gune berriak eskaintzeko, eta urterik urte gora egiten du izen emateak. Bospasei lagunek osatutako talde txikiak dira, eta astean behin biltzen dira. Berbalagun, mintzakide edo solaslagun izena ere hartzen dute, besteak beste, eta 80 herri eta eskualdetan zabalduak daude. Azken urteetan, bereziki indartu dira hirigune handietako egitasmoak (Donostia, Gasteiz, Iruñerria eta Bilbo ingurua). Parte hartzeko baldintza bakarrak euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez batzeko konpromisoa hartzea dira. – See more at: http://www.mintzalaguna.org/abian-da-supermintzalagunen-20-promozioa/#sthash.tw08UGbx.dpuf

2013-2014 ikasturteko Mintzapraktika egitasmoak aurkeztu ditugu Euskaltzaleen Topaguneak eta Bagera euskaltzaleen elkarteak – See more at: http://www.mintzalaguna.org/abian-da-supermintzalagunen-20-promozioa/#sthash.tw08UGbx.dpuf
Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua