Txiste bizi naiz eta

Txistelaritzak badu tradizioa euskaraz (honetaz Kike Amonarrizi galdetuko diogu). Herri bakoitzak izaten ditu bere txistelariak, publikoan pasadizo dibertigarriak kontatzeko trebezia duten pertsonak (gizonak, ia beti). Umorearen esparru hori ekarri nahi izan dugu Barretartiara, eta horretarako bi kolaboratzaile finen laguntza izan dugu: Joxe Torregarai eta Paulino Ibargoien usurbildarrena, hain zuzen ere.

Bi lagun hauen arteko txiste-adiskidetza aspaldikoa da, tabernetako txikiteoan zaildutakoa. Duela ia 20 urte, Paulinok ETBko Txiskola lehiaketa irabazi zuen, beste usurbildar batzurekin batera. Joxe beraien “managerra”, prestatzailea izan zen. Gaur egun Paulino ETBko Kontrako Eztarria programan dabil eta Joxe, beti bezala, bere umore ona herrian zabaltzen.

Hona hemen biak:

[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=4msYd2Z9fQY&w=420&h=315]

Idoia Torregarai

@barretartia

PD. Eskerrik asko @ionmarkel -i, bideoaren edizioagatik

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua