Katxonderstango Alaba Kuttuna

mirariAtzo Barretartia @Oiartzunirratian egon zen, @Martin_kitto eta @MiraririMirari -k egiten duten umore saioan. Bertan, @bootxo (alegiya, ni) izendatu zuten Katxonderstango Alaba kuttuna 🙂

Denetik egon zen atzoko saioan: txinerako itzultzaileak, albiste sinestezinak (Fermin Muguruza, tartean), umoreari buruzko burutazioak, bai eta Guisness errekor bat ere. Hori gutxi ez eta zuzenean frogatu behar izan nuen nire usurbildar labela!

Azken saioa izan den horretan parte hartzea ohorea izan da niretzat. Krixton barreak egin nituen. Biba zuek eta gora Katxonderstan! Ea azkar bueltatzen den.

Saioa hemen entzun dezakezue: http://ow.ly/qC6RB

Idoia Torregarai

@Barretartia

Argazkia: Mirari eta biok, saioa bukatu ondoren poz-pozik bazkaltzera joateko prest (eskuin-ezker). Martin_Kitto argazkia ateratzen jarri genuen.

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua