Aiora Renteria: “Umore absurdoa asko gustatzen zait”

zeamaysDa” diskoa aurkeztu berri du Zea Mays taldeak. Hurrengo asteetan, Xixon, Oviedo, Atarrabia, Donostia, Bilbo eta Gasteizen emango dituzte kontzertuak. Taldeko abeslariari, Aiora Renteriari, egin diogu barre-elkarrizketa.

Zein toki du umoreak zure bizitzan? Nahiko umoretsua naiz baina nire erara, jejeje. Ezinbestekoa da nire bizitzan.

Musikak eta barreak ba al dute loturarik? Orain sortu dira pilo bat talde oso umoretsuak nahiz eta egi galantak esaten dituzten. Reno Renardo, Lendakaris muertos

Zer da zailagoa; kantu alaia edo tristea konposatzea? Normalean kantuak irtetzen dira gure barnetik eta ez gara haren bila joaten. Batzutan alaiak dira eta bestetan tristeak, bizitza bezala. Zailena abesti on bat egitea da!!!

Nork edo zerk eginarazten dizu barre? Gauza askok. Txisteak, lagun onak ditut txisteak kontatzen sekulakoak direnak. Umore absurdoa asko gustatzen zait.

Zerk galduarazten dizu umorea? Ba generalean teleberri eta albisteetan agertzen direnekin galtzen dut umorea.

Barregarri geratu al zara inoiz? Askotan, ta batzutan txarto pasatzen dut , ze nahiz eta oso serio hitz egin ez dakit zergatik baina batzutan ondokoek barre egiten dute, ez dakit nire hitz egiteko era barregarria den edota nire ideiak!!!

Zein miresten duzu bere umoreagatik? Evaristo La polla-koa adibidez artista hutsa da.

Umorezko zein pelikula/liburu/web gune/ telesail gomendatuko zeniguke? Me llamo Earl da nire” Biblia”. Pertsona hobeagoa naiz orain. Monty python, Amanece que no es poco, Leslie Nielsen… milaka daude!!!

Zein kantak jartzen zaitu umore onez? Fantasticoooo laralaralara fantástico!!!! Love of Lesbian adibidez. talde oso umoretsua da eta.

[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=TbRe99lrhxQ&w=560&h=315]

Nori gustatuko litzaizuke elkarrizketa hau egitea? Santi Balmes Love of lesbianekoari adibidez!!!

@zeamaysrock


Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua