“Umorea hezkuntzan estrategia gisa” ikastaroa martxoan

Martxoaren 5ean eta 12an “Umorea hezkuntzan estrategia gisa” ikastaroa eskainiko dut Udako Euskal Unibertsitatearen, UEUren udaberriko eskaintzaren baitan Eibarren.

irakurtzen
Idoia ikastaroa prestatzen.

Irakurri Unibertsitatea.net atarian egindako elkarrizketa.

Azken lau urteetan umorearen dimentsioak harrapatu nau; eta hezkuntza, familia eta genero ikuspegian nire burua formatzen ari naiz. Ez daukat zalantzarik, umoreak eragin positiboa du gugan, eta alderdi hori gure bizitzako esparru guztietan garatzea guztiz onuragarria dela sinesten dut. Horregatik hasi naiz ikastaroak eta hitzaldiak eskaintzen.

Martxoko ikastaroa batez ere irakasle eta hezitzaileei dago zuzenduta, eta hauek dira helburuak eta edukiak:

Helburuak:

  • Umorearen garrantziaz jabetzea.
  • Umorea pertsonalki naiz irakasle bezala ikasgelan erabiltzea erabilgarria dela ikustea.
  • Ikasgelan erabiltzeko baliabideak eskaintzea: erreferentziak eta ariketak.
Edukiak
  • Umorea. Zer den, garrantzia, abantailak, funtzioak.
  • Gure bizitzan umoreari tokia egin.
  • Umorea hezkuntzan. Zertarako, abantailak, ildo desberdinak.
  • Ikasgelan umorea nola erabili.

UEUren web gunean aurkituko duzu informazio gehiago eta matrikulatzeko aukera.

Bestetik, ikastaro, hitzaldi edo tailer bat antolatu nahiko bazenu gai honekin lotuta (irakasle, guraso, lankide, familia, etab.), jarri zaitezte nirekin harremanetan bootxo@gmail.com helbidean.

 

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua