Jule Goikoetxea: “Feminismoa umorez eta umoretik egiten da halabeharrez, apurtzaileak diren egitasmo guztiak bezala”

Jule Goikoetxea Mentxaka (Donostia, 1981) filosofo, politologo, feminista eta ikertzaileak feminismoa, estatugintza, euskara eta beste hainbat gaien inguruko hausnarketa mamitsuak oparitzen dizkigu. Besteak beste, berak esandakoa da “Demokrazia ez da existitzen, feminismoa bai“. Existituko al da berarentzat umorea? Erantzuna jakiteko egin diogu barre-testa.

Jule GoikoetxeaUmoretsua zara?
Ezinbestean.

Barre egin edo eginarazi, zer nahiago duzu?
Barre egin.

Feminismoak eta umoreak zer nolako harremana dute? Gehiago erabili beharko genuke zentzu honetan?
Umorea ideologikoa den heinean, erlazio zuzena dute feminismoak eta umoreak. Feminismoa umorez eta umoretik egiten da halabeharrez, apurtzaileak diren egitasmo guztiak bezala. Umoreak biziraupen orekatuagoa eskaintzen dizu, ongizate moduko bat da eta emantzipatzailea izan daiteken heinean, umoreak feminismoa blaitzen du. Baina umorea ez da beti emantzipatzailea, gehienetan estatus quoaren birsortze tresna nagusienetakoa da eta feminismoaren aurka egiteko erabiltzen da.

Emakumeok umorerik ez daukagula esaten dutenei, zer esango zenieke?
Ez naiz mota horretako ugaztunekin mintzatzen.

Nork edo zerk eginarazten dizu barre?
Gizakiaren ergeltasunak barregura sortzen dit, izua bezain beste. Nork? Lagunek, maitaleek, nik neuk, inguruan ditudanak oro har.

Zerk galdu arazten dizu umorea?
Umorea sortzen didan berdinak: gizakiaren ergeltasun mailak, neurea barne.

Eta barregarri noiz geratu zara?
Barregarri geratzearena normalean gizarteak erabakitzen du, ez norberak, hortaz, askotan suertatuko nintzan barregarri edo erridikulo baina nik ez dut kontzientzia gehiegi zentzu horretan, eta eskertzen dut.

Nor miresten duzu bere umoreagatik?
Ingelesak.

Umorezko zein pelikula/liburu/web gune/ telesail gomendatuko zeniguke?
Death at a funeral (Frank Oz).

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=1aAaDCwdnaQ&w=420&h=315]

Zein kantak jartzen zaitu umore onez?
Get a move on (Mr Scruff)

Nori gustatuko litzaizuke elkarrizketa hau egitea?
Urkulluri :-))))

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua