Marrazki bizidun mitiko haiek

Hona hemen martxoaren 10ean Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (14. minututik aurrera)

——-

ChuckNorrisGaur bezalako egun batez jaio zen Carlos Ray “Chuck” Norris aktore eta borroka-artista estatubatuarra. Cornell Walkerren papera egiten zuen Walker, Texas Ranger telesailean antzezteagatik ezaguna da, baita bertan zuen morroi gogorraren itxura eta ematen zituen ostiko-birakariengatik ere. ETB2 katean urte luzez ikusteko aukera izan dugu urrrrrte luzez!

Eta efemeride polit honetaz hausnartzen nenbilela zera pentsatu dut: telebistak gure bizitzako oroitzapen ugariren iturri dela (irratiaren baimenarekin, utziko didazu atrebentzia, Manu). Eta are gehiago gure haurtzaro eta gaztaroan. Horregatik, bai, entzule maiteok, nire bizitza markatu duten marrazkien zerrenda ekarri dut, eta zuen gogokoena zein den galdetuko dizuegu gaur.

Horretarako ranking bat prestatu dut, eta atzetik aurrerakoa egingo dugu bertako abestiak abestuz.

11. postua: POTTOKIAK

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=Go32-508lz4&w=420&h=315]

Izaki txiki urdin hauek ez dira modaz pasatzen. Beraien herritxoan bizi dira lasai asko, baina Gargamel aztia eta Azrael katu gaiztoak zeltan izango dituzte, beraien edabe magikoak egiteko. Sekretu batzuk geratzen dira airean: zergatik pottoki aita gorriz janzten zen? Buruzagia zelako? Komunista zelako again? Karl Marxen bizarrarekin? Edo satanikoa zelako? Eta bestetik, zergatik dago neska bat bakarrik? Pottokina? Nola ugaltzen dira pottokiak? Noizbait erantzunak eskatzen dituzten galderak dira, dudarik gabe.

10. postua: BARAZKI SORTA

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=8LHzsPfZr8k&w=420&h=315]

Fruta eta barazkien abenturak kontatzen zituen, eta gaur egungo marrazkiekin alderatuta oso sinplea ematen badu ere, niri izugarri gustatzen zitzaizkidan, batez ere tipula agertzen zenean, beti negarrez!

9. postua: PARKER LEWISEK EZ DU SEKULA GALTZEN!

Screen-Shot-2013-12-04-at-13.58.30

Nerabezaroan ikusten nuen telesail hau. Bertan, Santo Domingo Bigarren Hezkuntzako Eskolako ikaslea zen Parker Lewis pertsonaiaren abenturak kontatzen zituen. Jerry eta Mikey adiskideak eta Annie bere neskalaguna bezalaxe, ezaguna izatea du helburu. Bide horretan Musso eskolako zuzendaria eta Shelly bere arreba gaztea izango dira arerio nagusiak. KUBIAK handia ere protagonistetako bat da!

8. postuan:  ARALE 

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=K5gg8oZhqYU&w=420&h=315]
Arale 10 urteko neskato androidea da, egun on Pinguino herrian! SLUMP doktorea Bizi dena. Ero pandero bat da eta ikaragarrizko indarra zuen, Oi, oioioi! esaten zuen korrika egiten zuenean.

7. postuan HALLO SPENCER!

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=1Lml7uDBsC4&w=420&h=315]

Txotxongilo programa bat zen, eta Spencerrek, kazetariak aurkezten zuen. Galaktika pertsonaia, Andromeda galaxiatik etorria, Mona eta Lisa , Kaximir eta Poldi dragoia agertzen ziren bertan.

6. postuan: ARTURO ERREGEA

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=g5HHSEnDUAI&w=420&h=315]
Klasiko bat. Arturo erregeari bere bidean zehar hainbat adiskide berri gehitzen joango zaizkio: Lantzelot, Tristan, Genobeba (Arturoren emazte eta Kameloteko erregina bilakatuko dena), Pertzeval, Merlin, Uther eta Igraine, horiekin batera Mahai Biribila osatuko dute, eta Lavik erregearen eta Medessa sorgin zitalaren aurka borrokatuko dira.

5. postuan: SANDIBELLI 

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=rOuiaSPTWaM&w=420&h=315]
Zenbat negar egin nuen hau ikusten! Aitaordearekin bizi da bere txakurrarekin. Walington kontesaren laguna egiten da eta bere semeaz maitemindu. Gero aitaordea hil, kontesa hil eta Marcos desagertu eta Londresera joango da kazetaritza ikastera. Dramoia!

4. ESKUGORRI TALDEA

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=AuiyM9l8Q5k&w=420&h=315]
Misterioak argitzen zituzten taldea zen, eta esku gorriaren markja uzten zuten igarotzen ziren tokitik. Boomer txakurra zen nire gogokoena.

3. postuan: XAGU AUSARTA 

[vimeo 134982339 w=500 h=375]

Agente sekretua bezala aritzen zen xagu baten abenturak ziren. Penfold bere laguntzaile lotsatia zen eta K koronela bere nagusia. Eta onena zen beti pasadizo ezkutuak izaten zituela sartu eta ateratzeko.

2. postuan: DOTAKON!

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=WPDfCXCmSvo&w=420&h=315]

Nork abesten du kanta hau? Bai, Xabier Saldias da!! Mitxiru neskatoak diseinatutako errobota da Dotakon. Errobot honek bere buruan kapela hegalari bat jantzia zeraman (Danbo), eta errobotaren borondatearen ahotsarekin bat ibili ohi zen. Gainera, Dotakon “hamar gizon baino idartsuagoa eta tximista baino azkarragoa zen”, jantzia zeraman gabardina gailu ezberdin eta bitxiez beterik zuen, bere oinetakoak irristailu bilakatzen ziren, besteei karranpak emateko gai zen, eta bere belarriak erradar boteretsuak ziren… Rufo txakurra zuen lagun, baita Maisua eta Txopinko!

Eta LEHENENGO postuan… danbor hotsak, mesedez!… Lehenengo postua norena den PEPI ETA JOXEK abestuko baitigute!

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=WgaCwCVQx2E&w=560&h=315]

Jarraitu eta partekatu:

Esta entrada tiene un comentario

Deja un comentario

Itxi menua