Zein da karaokean abesteko euskal kantarik onena?

Hona hemen apirilaren 21ean Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen

——-

KARAOKEA
Duela egun batzuk  Ger Foley irlandako gizon bat gaixotasunez hil zen 45 urte zituelarik. Hiletaren ondoren, Ger-en taberna gogokoenera joan ziren lagun eta familiakoak eta bere lagun-mina, Brian O’Sullivan, barra gainera igo eta The Killers taldearen Mr. Brightside kanta abesten hasi zen, bere lagunaren omenez. Bertan zeuden guztiak batu egin zitzaizkion, karaoke erraldoi bat osatuz.  Une hunkigarri hori jasotzen den bideoa duzue honokoa:

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=UM6RDjNhd4E&w=560&h=315]

Manu, zenbatetan abestu ditugu zuk eta biok albisteei laguntzen dieten abestiak? Askotan, ezta? Eta behin baino gehiagotan aipatu izan dugu Karaokea egin behar dugula. Beno, ba iritsi da eguna, gaur karaokea egiteko euskarazko kantarik onena zein jakingo dugu.

Eta horixe da entzuleentzat gaurko galdera: zein da zuen ustez karaokea egiteko euskarazko kanturik onena?

large-Inoue1Zerrendarekin hasi baino lehen jakizue karaokea Daisuke Inoue musikari japoniarrak asmatu zuela 1971. urtean. Bere taldearekin taberna batean jotzen zuen eta oso ohikoa zen bezeroek ere abestea. Egun batean enpresari batek esan zion lan bilera batera gustura eramango zituela bere kantak girotxoa sortzeko, eta eskaera horretatik abiatuta, Daisukek autoko musika aparailua, txanpon makina bat eta anplifikadorea hartu eta sortu zuen lehen karaokea (orkestra hutsa esan nahi omen du hitzak), Juke8a. Tamalez berarentzat, ez zuen patentatu.

Karaoke zerrendetan murgilduta eman ditut azken egunak mundu mailan modu honetan abesteko kantarik onenen bila. Adibidez, ingelesezkoetan bi hauek ez dute hutsik egiten:

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=ZBR2G-iI3-I&w=420&h=315]

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=fJ9rUzIMcZQ&w=420&h=315]

Frantsesezko kantuetan ez dut topatu aurrekoen adostuasuna, baina bi hauek egokiak izan daitezke mikrofonoa hartu eta denak emateko:

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=n0ehZeWGXW0&w=420&h=315]

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=6PDmZnG8KsM&w=420&h=315]

Gazteleraz ere badaude inoiz falta ez diren batzuk (Nino Bravo, adibidez) eta hemengo lehenengoa. Bigarrena niri abestea asko gustatzen zaidalako aukeratu dut:

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=OnQeexb8bB8&w=420&h=315]

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=-d3mZmP_me4&w=420&h=315]

 

Eta EUSKARAZ?? Karaokeaz hitz egiten badugu, aipamena egin behar diogu Gabi de la Mazari, euskal Girotze Barnetegiko irakasleari. Hainbat urtetan ari da ekoizten euskarazko kantuekin karaokeak, ikasleekin egiten dituzten egonaldietan erabiltzeko.  Gaur egun bi kanal ditu eta bien artean 1.700 abesti karaokeatutak topa ditzakezue.

Baina goazen harira. Goazen euskarazko kanten karaokearen TOPa egitea. Ez da batere erraza izan aukeraketa; daudenak badira, baina ez dauden asko ere izan daitezke. Atzerakontua egingo dugu:

10.postuan: OSKORRI – Euskaldun berriaren balada

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=FeHA-mLlOFc&w=560&h=315]
9. postuan: EGAN, Xabier Saldias – Behin batian Loiolan

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=jaXpqvw_L4A&w=560&h=315]
8. postuan: GOZATEGI – Nirekin

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=7Clk8eKFvJ0&w=560&h=315]
7. postuan: KEN ZAZPI – Ilargia

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=Dh2y-eHGg4U&w=560&h=315]
6. postuan: TAPIA ETA LETURIA – Hik lan eta nik jai

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=j1M0DPP-MJA&w=420&h=315]
5. postuan: SU TA GAR: Mari

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=zUDsyhNpfLw&w=560&h=315]
4. postuan: ITOIZ -Hegal egiten

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=TYbs1KLFLcs&w=420&h=315]
3. postuan: KORTATU – Sarri-sarri

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=_2ZY93qAhtM&w=420&h=315]
2. postuan: ZEA MAYS – Negua joan da ta.

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=7jrRM7y8yHA&w=560&h=315]
Eta lehen postuan: XABIER LETE -Xalbadorren heriotzean

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=WR2hCeC0KWE&w=420&h=315]

 

Eta BONUS TRACK bezala: MIKEL LABOA: Txoriak Txori

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=6O3HTqa7l3A&w=420&h=315]

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua