Akatxak eta jan patatita

Hona hemen maiatzaren 5ean Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (5. minututik aurrera)


Manu, gaur akatsei buruz hitz egingo dut. Izan ere, zuk behin baino gehiago Idoia deitu beharrean Amaia deitu didazu, gutxienez bi aldiz bai, eta azkenekoa pasa den astean 馃槈 Nire gurasoei ere berdin gertatzen zaie, bilobari bere izena esan beharrean Idoia deitzen diote, edota nik ere lagunei izenak aldatzen dizkiet behin baino gehiagotan. Zuek nahasten al dituzue izenak?

Zergatik gertatuko da hau? Ba honek badu azalpen zientifikoa. Adituen arabera, garunak egiten duen akats kognitiboagatik gertatzen da hau. Burmuina ordenagailu bat bezalakoa denez, kanta hau jartzea eskatuko dizuet orain: computer error song izena du, anbientea jartzeko!

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=mKkLjJHwRec&w=420&h=315]

Zergatik? Maite eta estimatzen ditugun izenak atalka edo giza taldeka gordetzen dituelako. Hau da, ordenagailu bat izango bagina, maite ditugunen karpeta desberdinak edukiko genituzke: familia, bikotea, seme alabak, lagunak, eta maskotak ere bai! Nik aitortu behar dut semeari txakurraren izenagatik behin baino gehiagotan deitu izan diodala!

Ikerketa baten arabera David Rubin (Duke Universityko psikologia eta neurozientzietako irakaslea) izenak nahasten ditugunean giza talde berdinean sailkatuta ditugunen artean gertatzen dela frogatu dute. Era honetan, normala da gurasoek beraien seme alaben izenak nahastea, edo lagun taldean ere izenak nahastea, baina beti erlazio pertsonaleko kategoria berdian aurkitzen baldin badira. Horrela, asko esaten du taldekoa eta estimatzen (edo ez) dugunaren aldetik.

——–

EUSKARA AKATSAK
Noizean behin ere euskara itzultzerakoan egiten diren akatsak ekartzen ditugu, eta hona hemen beste sorta eder bat:

 

Aipatu behar dudan hurrengo gaia beharbada ez da akatsa bere horretan, baina badakit bati baino gehiagori horrelako hitzak entzutean gorroto maila infinitura iristen dela. Eta uste dut gaia atera behar dugula behingoz, gure gizartea zatituta baitauka. Bai, txikigarriak, diminutiboak erabiltzearen gai potoloaz ari naiz.

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=Bp4pzjvv-ug&w=560&h=315]

Zuek ere egiten duzue? Edo gorroto dituzue? Platanito jango dezu maitia? Edo frutita? Aitortzen dut, NI BEKATARIA NAIZ! Frutita eskaintzen diet alaba eta semari!!! Barkatu, otoi!

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua