Pepi eta Joxe zuzenean Euskadi irratian!

Hona hemen ekainaren 23an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen

———

PEPI ETA JOXE ZUZENEAN!

San Juan gaua edo bezpera data garrantzitsua eta magikoa da euskaldunontzat ere. Saio berezia prestatu dugu gaur, izan ere, gaur gurekin, estudioan denboraldi honetako izarrak baititugu: PEPI ETA JOXE!!

 

Zuen unerik onenak ekarri ditugu hona. Esan digute Usurbilen oso famatu egin zaretela, zinemako aktoreak bezala, ezta?  Egia da kaletik autografoak biltzen aritzen zaretela eta Usurbilgo Elizabeth Taylor eta Richard Burton deitzen dizuetela?

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=5HdWUGuoJxY&w=560&h=315]

 

Aktore lanaz gain, abeslari iaioak zaretela ere frogatu izan duzue urte honetan, eta ez diezue berrikuntzei beldur.

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=gzEkaYfvf0w&w=560&h=315]

 

Zuen fama hain da handia Hollywood-etik ere deitu dizutela eta ingelesa ari zaretela ikasten, ezta?

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=2rPYKKCCzz4&w=560&h=315]

Eta egia al da gaurko elkarrizketa prestatzeko euskara batua errepasatzen aritu zaretela usurbilgo hizkera ulertuko ez dutenaren beldurrez?

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=7c0k1pBbeeQ&w=560&h=315]

Pelota zaleak zaretela jakina da, baina Pepi, zuk badezu ETBko beste programa kuttun bat, ez al da horrela?

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=GNKEVMSs3mU&w=560&h=315]

Baina gaztegoentzako programak ere estimatzen dituzue…

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=WgaCwCVQx2E&w=560&h=315]

Beste lan proposamen batzuk ere atera zaizkizue ezagunak zaretenetik…

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=w1LsaRJ-jgI&w=560&h=315]

Ia bizitza osoa elkarrekin eta fama mundiala iritsi zaizue orain. Zein da sekretua?
[youtube https://www.youtube.com/watch?v=LWxxFTlPqNw&w=560&h=315]

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua