Udako alde iluna eta Agur kantak

Hona hemen ekainaren 30ean Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (17:30. minututik aurrera)

———

UDA eta AGURRA
Gaurkoa ikasturte honetako nire azken kolaborazioa da, Manu. Benetan urte zoragarria izan da. Eta azkenekoa denez, agur kantak biltzen aritu naiz. Adibidez:

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=_T5LncdQoTc&w=560&h=315]

Bestetik, bihar Euskadi irratiak ikasturteko programazioa amaituko du eta datorren astelehenetik aurrera udakoa jarriko du martxan. Ai, uda! Dagoeneko opor usaina nabari da airean. Urte osoa noiz iritsiko zain egoten gara, baina udak ere baditu bere alderdi ilunak ere. Ez duzuela sinesten?

Ba gaur entzuleentzat galdera bikoitza: zer ez zaizue gustatzen udatik? Ba al dago zerbait? Eta zein da zuen agur kantarik gogokoena?

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=L4N8h6flS_U&w=560&h=315]

 

Hona hemen udako kontu ilunen zerrenda, agur kantekin tartekatuta:

 
1. MOSKITOAK. Udan batzuetan odol-emaile esnatzen zara, izan ere, gau osoa ziztatzen zaituzten intsektu gogaikarri horiek odol guztia zurrupatzen dizute. Zein amorragarria den ohean zaudenean zzzzzzzz hori entzun eta ezin akabatzea!

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=Y9A1tppQrXk&w=420&h=315]

2. UDAKO KANTA. Zer esango dizuet honetaz? Telebistan, irratian, festetan,… udako kantak hartzen ditu bazter guztiak. Garai batean Gorgie Dan nahikoa ez eta orain leticia Savater eta Enrique Iglesiasen erreginaldia da. Salchipapa ezagutzen duzue? Ez? Hobe. Nik, betiko erromeriko klasikoak nahiago:

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=JFwpb-dnstc?list=PL3YkYs6KNvxcqiYzV5e9T5up1WlQ7DPzh&w=560&h=315]
3. TELEBISTAKO PROGRAMAZIOA. Suposatzen da telebista ikusteko denbora gehien daukagun urtaroa dela, baina nola esango genuke… ejem… udakoa ez da izaten oso interesgarria. Irratikoa beti interesgarria 😉

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=zh5DmZj92mM&w=560&h=315]

4. TIOBIBOEN GUNEA edo nik, maitasunez esaten diodan bezala: inframundu txurreroa. Zer da hau! Dirua galtzeko biderik errexena izateaz gain, argiak, musika eta bertan egon behar izate hutsa sufrimendua da.

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=nJQmOx3RxDw&w=420&h=315]

5. HERRIAN BAKARRIK GERATZEA. Mundu paralelo batean harrapatuta geratu zarela uste duzu. Dena itxita, inor gabe… A zer nolako tristura!

 
6. IZOZKIA jaten hasi eta segituan URTU eta eskua zikintzen dizunean. Ez dago eskubiderik! Noiz asmatuko dute urtzen ez den izozkia?

7. Itsasora sartzen hasi eta ALGA PILAREKIN topo egiten duzunean. Hau nazka!

algas-en-la-playa-3

8. EGUZKITAKO KREMA eman eta HONDARRA pegatzen zaizunean. Hau toallarekin ere gertatzen da. Toalla primeran jartzen duzu eta handik minutu batera dena hondarrez zikin.

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=F99JUbqWsGo&w=420&h=315]

9. Eguzkitako KREMA AHAZTU eta LANGOSTINOA Gabon gauean bezala erretzen naizenean. Txuritik gorrira pasatzen naiz, eta berriro, txurira.

Eta amaiera epiko bezala, hauxe:

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=xNMaMNMpYEk&w=420&h=315]

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua