Iraungituta

Hona hemen abenduaren 13an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak.

Entzun saioa (10:45. minututik aurrera)

Gauza praktikoez hitz egin nahi dut gaur. Izan ere, etxean hainbat gauza ditugu iraungita (kadukatuta), eta ez gara konturatu ere egiten? Horregatik gida praktiko hau ekarri dut.

ESPONJAK
Noiz aldatu duzue azken aldiz esponja? Zenbatek ez dugu berria erosten zatika erortzen hasten zaigun arte? Ba oso gaizki! Bi astetik behin aldatu beharko genuke naturalak badira, eta bi hilabetean behin plastikozkoak. gure zelulak eta germenak berriro bueltan berriro ez jasotzeko.
XUKADERA
Eskuoihalak ura xurgatzeko eginak daude, eta beraz, onddoak eta lizunak pilatzen dituzte. Horregatik garbitu behar izaten dira maiz, baina horretaz gain, urtean behin aldatu egin beharko genituzke, baina 3 urte arte ere mantendu daitezke. Beraz, ez du balio gure amaren arreoko toallak guk oraindik erabiltzea.
HORTZETAKO ESKUILA
Dentistek 6 hilabetero berrikuspena egitea esaten dute. Egokiena eskuila 3 hilabetero aldatzea litzateke. Beraz, ez itxaron zurdak doblatuta egon arte. Bestetik, gogoratu ere eskuila gordetzen duzuen ontzia ere egunero garbitzen, bertan segituan bizi forma ugari sortzen da eta.
BURUKOAK
2-3 urteko garantia izaten dute burukoek. Hortik aurrera zaborretara bota beharko genuke. Bai, badakit behin ohitura daukagula eta gure lepora egina izaten dugula, baina hautsa, eta hildako zelulen hilobia izaten da, alergiak sorrarazi ditzakeena.
ETXEKO ZAPATILAK
Bai, badakigu izugarri maite dituzula zure etxeko zapatilak, dagoeneko zure oinaren forma hartuta dute eta behatz potolo edo txikiaren zuloari ere kariñoa diozu. Jakin ezazu maiz garbitu beharko genituzkela, eta are gehiago, urtean bitan aldatu beharko genituzkeela. Horrela aukera izango duzu beti amestu duzun untxi formako parea erosteko!
KORRIKA EGITEKO ZAPATILAK
Nahiz eta egunero korrika egitera ea atera, era honetako oinetakoak bi urtean behin aldatu beharko genituzke. Nire kasuan ez da egunero ateratzen ez naizela, baizik eta ez dudala korri egiten, ez bada haurren bila ikastolara ez naizelako iristen.
EGUZKITAKO KREMA
Neguan ez gara gogoratzen eguzkitako kremaz, baina zenbatek erosi dugu aurten bote berri bat eta ia osorik daukagu etxeko armairuan, triste? Bueno, urte bete irauten du iraungitu aurretik.
TXUPETEA
Txupetea da munduan dagoen gauzarik zikinena. Egia da guraso hasiberriak garenean orokorrean etxean haur jaioberriarentzat milaka traste izaten ditugula, eta gure txikiak txupetea hartzen badu, lurrera erortzen zaion bakoitzeko desinfektatu egiten dugula. Bigarren haurra badator, lurrera erori eta uretatik pasatzen dugu eta hirugarrenetik aurrera lurretik hartu, txupatu eta haurrari ematen diozu. Bi hilabetero aldatu behar da.
BULARRETAKOA
Nik ia 40 urte eman behar izan ditut jakiteko nire talla zein izan den, eta bestetik, aitortu behar dut oraindik nire haurrei bularra ematen nieneko bularretakoak erabiltzen ditudala. Beste egun baterako monografiko bat egingo dugu bularretakoen krixketen eta beraiek lotu eta irekitzeko zailtasunen ingurukoa, baina orain jakin behar duzuena bi urte baino gehiago baldin baditu zuen bularretakoak, bota egin beharko genukeela.
Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua