Atera kontuak: sagardotegientzat gomendioak

Hona hemen otsailaren 21ean ETBko ATERA KONTUAK saioan egin nuen kolaborazioa. Hemen dituzue saioan egin dudan gidoia eta irudiak. Bukaeran bideoa aurkituko duzue.

Sagardotegi garaian gaude bete-betean eta oso maiteak baditugu ere, tenplu “sagarratu” hauek hobetzeko gomendioak dakartzat gaur.
Adibidez, sagardotegiak hotzak dira, eta hori frogatzeko pasa den asteburuko argazkia bat ekarri dut. Hortxe ikusten ditugu pinguinoak, lasai ederrean upelen artean, eta nola ez, Juanito Oyarzabal ere bertan. Berak ez dauka hotzik, baina gainontzeko lurtarrak bai. Egia da gauak aurrera egin ahala sagardoaren poderioz berotzen joaten garela, baina kalefakzio zentrala jartzea ere ez legoke gaizki, ezta? Edo bestela zer dakit, asto-manta edo poltsa bero batzuk.

Sagardotegien estetika ere aldatu egingo nuke zerbait. Nik uste dut modernizatu egin beharko liratekeela eta XXI. mendera egokitu. Are gehiago esango dut; uste dut sagardotegiak munduan zehar zabaldu egin beharko genituzkeela, kultuzko tenpluak bihurtzeraino. Nola? Ikusi ezazue:

Musika aldetik ere internazionalizazioa bilatu beharko genukeela iruditzen zait. Hau da, trikitixa bai baina ikuskizuna ere bai izan beharko luke lelo berriak. Horretarako artista famatuak ekar ditzakegu sagardotegi world tour bat egiteko. Urrutira joan beharrik, ni aurtengo denboraldirako kontratatuko nituzke Kalakanekoak eta Madonna!

Beste proposamen bat: afaltzen ari garen bitartean musikaz gain, gure jakintza areagotu dezakegu. Eta nor hobe txotxaz hitz egiteko Jakoba Errekondo baino? Sagardoaren Jauna, Landareen mesiasa eta nola ez, Atera Kontuak-eko kolaboratzailea! Txotx egiten ari garen bitartean sagardoaren 10 mandamenduak erakutsiko dizkigu!

Ikusi bideoa:

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua