Berokeriak

Udaberri bete-betean gaude eta guri odola aztoratzen zaigu, baina animaliei ere bai, ez pentsa! Animali emeek badituzte izen berezi batzuk euskaraz “bero” daudela adierazteko: arreske, argose, umeske, adibidez. Eta zuetako batzuk nik galdetu nuen bezala esango duzue: eta animalia arrentzako ez al dago hitzik? Ba ez, beti prest daudelako izango ote da?

Galdera: Ze kanta da zuen gustukoa horretan egiteko?

  • BEHIA: Susara (guk susa).
  • BEHORRA eta ASTEMEA: iel edo giri.
  • ARDIAK: Arkara.
  • TXERRIA: Irausi.
  • AHUNTZA: Ahunzkara eta azkara.
  • TXAKURRA eta KATEMEA: Ohara eta TXAKURRA Otzal.

Ahotsak. “Txortan” egitea zer den (abarketei zorua ateratzea). Azkoitiako Arantza Alberdi. 

Elhuyar hiztegiaren arabera, Txorta: ur-tanta.

Joxe Aranzabali (www.goiena.net/blogak/faroa) anonimo bat iritsi zaio txortan hitzaren jatorri ingelesa azalduz. Egia den ezin jakin, baina Aranzabalek dioen moduan grazia badu. Anonimoak azaltzen du Euskal Herriko arrantzaleak urrutira joanda denbora askoan etxera etorri gabe nola ibiltzen ziren eta batzuk nola prostituzio etxeetara joaten ziren; ondoren hauxe: “Eta denpora gitxi eukelako alde batetik, eta diruaz be ezebizelako franko bestetik, hango emakumin oferti hauxe zan: ‘Short Time’. Hori gure gixonantzako ‘txortan’ zan”.

KANTAK

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua