Zein da zuretzat soinurik desatseginena?

Hona hemen apirilaren 25ean Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak.

Entzun saioa (9:30. minututik aurrera).

Gaur soinuaren kontzientziazioaren nazioarteko eguna da. Bai, kontuartzen zarete denetarako nazioarteko egunak daudela, beno, denak ez: noizko patata frijituen nazioarteko egun bat? Beno, soinuek eragiten duten kalteak kontuan hartzekoak. Irratirako gai polita iruditzen zait, eta gaur soinu desatseginei buruz hitz egingo dut.

Galdera: Zein da jasan ezin duzun soinua?

ZEA MAYS – Egiten ditudan soinuak

1. Labana kristalaren kontra.

2. Sardeska plateraren kontra.

3. Tizak arbelean egiten duen soinua.

4. Arbelan azkazalekin.

5. Haur jaioberri baten negarra.

6. Taladroa edo antzeko tresna mekanikoa.

7. Zabuaren herdoildutako kateak.

8. Poliestireno kortxoaren bi zatiak igurzten ditugunean.

9. Norbaitek botaka egiten duenean.

10. Mikrofonoa aklopatzen denean.

11. Gaizki jotzen den bibolina.

BERRi TXARRAK – Infrasoinuak

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua