Guatxugueri kantak

Hona hemen irailaren 14an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioa.

Entzun saioa.

Ondo pasa duzue uda? Ni ere indartsu nator ikasturte berri honetan eta alaitasun honekin jarraitzeko pentsatu dut egokiena abestea dela. Izan ere, “kantatzen ez duenak zorionik ez du!” zein ona den gustuko duzun kanta hori abestea, ezta? Dutxan, autoan, kontzertu batean… Gainera bakoitzak bere erara kantatzen du, eta askotan letra ere aldatzen diogu, bai horixe! Eta horretaz hitz egingo dugu gaur:

Zein kantari aldatu diozu letra? Nola abesten duzu guatugueri erara?

Uztailaean twitterren oso hari polita egon zen gai honen inguruan: #Nikhorrelaabestennuen

Lau teilatu | ITOIZ
Nire bertsioa: “Zure keia eskuetan bultzada batekin huts”

The final countdown | EUROPE
Nire bertsioa estribiloarentzat: “Estofado en salsa!”

Mari | SU TA GAR
Zer esaten du “Libre! Izateko haiz jaioa” baino lehen? SOGUAT?!! Aitor Gorosabel, argitu iezaiguzu!

Wannabe | SPICE GIRLS
Nire bertsioa: “so telmi guat yu guant du yu rilli rilli want, wanabiri biri biri biri guant”

Sarri sarri | KORTATU
Nire bertsioa:
“Biba gu, biba zu”, baina “Biba tu” da.
Fermin Muguruzak argitu zuen Sarriren koadrilak pankarta batean jarri  zuela “Biba tu” eta Ferminek kode bat zelakoan kantan sartu zuen.

YMCA | VILLAGE PEOPLE
Nire bertsioa: “Young Man” esan beharrean → “Chopped!”

Radio Rahim | NEGU GORRIAK
Txiolandiako lagun erdaldun baten bertsioa hau zen: “Horrelakoa da bizitza, vidal sasun and EH sukar!”

Sopa de caracol | BANDA BLANCA
Nire bertsioa: “What a very good soup” → Guatanegingozu!

No hay tregua | BARRICADA
Nire bertsioa: “Anonimo luchador” esan beharrean → Jeronimo! luchador

You’re The One That I Want | GREASE
Nire bertsioa: “I’ve got chills.They’re multiplying.” → A can yuuuu amosti player!

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua