Nola jolasten genuen lehen?

Hona hemen irailaren 21ean Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioa.

Entzun saioa.

Aste honetan alabak etxekolan polit bat ekarri du: amonari galdetu behar zion nola zen bere bizitza txikitan, eta modu berezian, nola jolasten zuten garai batean galdetu dio. Eta ez dakizue zer berriketaldi ederra izan dugun hiru belaunaldiok! Besteak beste, tomate potoak hartu. Lokarri batzuk jarri eta takoiak balira bezala gora eta behera ibiltzen ziren.

Eta hauxe da gaurko galdera: nola jolasten zenuten txikitan? Zein zen zuen jolasik gogokoena?

Usurbilen bagenuen txirrista erraldoia. Jose Luiz Zumetak diseinatu zuen eta gure belaunaldiko haurrentzat jolasterako garaian erreferentzia nagusia izan zen. Handik jaistean izaten genuen poza, hura bai! Baina kontuz ibili behar zen eguzki egunekin, izan ere, ipurdia jartzen genuen tokia izugarri berotzen zen eta iztarrak erreta bukatzeko arriskua zegoen. Onena, jertse bat azpian jarri eta hegan ateratzen ginen!

Txirristari lotuta gainera metalezko hainbat egitura zituen parke hark, eta lurra ukitu gabe harrapaketan ibiltzen ginen. Zaplasteko ederrak ere hartutakoak gara bertan. Nolako belaunburuak izaten genituen! Dena urratuta eta more-more eginda. Etxera iristerakoan kezka handiena amaren errieta zen, prakak hausteagatik. Mikromina pixka bat eman eta aurrera! Azkenean, segurtasun kontuak dibertsioari irabazi eta kendu egin zuten gure txirrista maitea…

Jolasteko prest egoten ginen beti. Ikastolatik atera, etxera joan motxila utzi eta otartekoa hartzeko eta berriro kalean ginen. Orduan ez genuen behar ez wasapa eta ez telefonorik. Kalean egoten ginelako beti eta nahi zuenak bazekien non egoten ginen. Gaur egun berriz nahikoa lan izaten dut nire alabaren wasapa kudetzen, amatxo maitia!

TXINGOKA. Guk horrela deitzen genion behintzat. Lurrean tizarekin 1etik 8raino laukiak marraztu eta gero harri bat bota behar zen zenbaki guztietan banaka, eta saltoka egin behar genuen ibilbidea, laukietatik atera gabe.

KANIKETAN. Txiba, buenpie eta tute! Horixe zen gure gerra oihua kanikekin ibiltzean. Zulo bat egin eta zenbat ordu ematen genituen kink eta kank, eta irabazleak besteen kanikekin geratzen zen. Eta zer nolako amorrua galtzean eta zure altxorra eman beharrean. Batzuetan kanika txikiekin jolasten genuen, baina baita ere kanikoiekin! Horiek galtzea bai ematen zuela pena! Kolore bakarrekoei kanario deitzen genien, eta gogoratzen naiz gasolinazkoak zirenak: erromako zubiaren koloreak ateratzen zitzaikion!

Kanikak galtzea bezain amorrua ematen zigun KROMOAK galtzea, batez ere handiak eta brillantinadunak baziren! Hortxe aritzen ginen esku-ahurrari hatsa bota eta zapla eta zapla!

SOKASALTOA. Garai bateko haurrak forma fisiko onean geunden, gure jolasak ia beti fisikoak zirelako. Eta sokasaltoan ere izerdi ederrak botatakoak gara. Salto bat eta kanpora ateratzen ginenean, bat sartu eta atzetik beste batzuk sartzen zirenean, gero eta azakrrago salto egiten genuenean… Eta hori bai, gure garaian gazteleraz abesten genuela aitortu behar dut:

Al pasar la barca
me dijo el barquero
las niñas bonitas
no pagan dinero.

Yo no soy bonita
ni lo quiero ser
arriba la barca
uno, dos y trés
cuatro, cinco y seis.

Soy la reina de los mares
y ustedes los van a ver
tiro mi pañuelo al suelo
y lo vuelvo a recoger

Pañuelito, pañuelito
quién te pudiera tener
guardadito en el bolsillo
como un pliego de papel.

Al cochecito leré.
me dijo anoche, leré,
que si quería, leré
montar en coche, leré.

Y yo le dije, leré
con gran salero, leré
no quiero coche, leré
que me mareo, leré.

PAÑUELITO. Nerbioetatik jartzen ninduen jokoa zen hau. BI talde egiten ziren, eta bakoitza puntu batean jarzten zen, aurrez aurre begira.Bakoitzak zenbaki bat genuen. Erdian gutako bat mukizapi batekin egoten zen eta hark zenbaki bat esaten zuenean, zenbaki hori zuen haurra ziztu bizizan atera behar zen mukizapia harrapatzera. Irabazlea zen mukizapiarekin bere taldera bueltatzen zena. Baina kontuz, beste taldekoak harrapatzen bazintu, kaleratua geratzen zinen. Ni benetan, kakalarrituta egoten nintzen nire zenbakia noiz esango.

Taldeak egiteko une hori ere oso delikatua izaten zen ni bezalako haurrentzat. Traketsak gineontzat, alegia. Beti zeuden liderrak zirenak, hau da, kiroletan iaioak zirenak eta haiek kapitainak ziren eta haiek aukeratzen gintuzten gainontzeko herri xehea. Eta hor aukeraketa naturala egiten zen, onak lehenbizi eta txarrak azkenak. Eta punto.

GOMA. Kromoekin bezala, batez ere neskak jolasten genuen. Gogoan dut kinkildegira joaten ginela goma beltz hura erostera. Eta hantxe, txonkatiletan hasi, belaunak, gerria, besoazpiak eta lepoan ere jartzen genuela, gero eta zailtasun handiagoa izateko. ETa hango kanta mitikoak, gazteleraz:

Patina, patina, patinaba una niña en París
tropezo, tropezó, y a la orilla del rio cayó
como pre, como pre, como premio le iban a dar
un vesti, un vesti, un vestido para patinar
patina, patina, patinaba una niña en París.

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua