Mirari Martiarena: “Barre eginarazten ari zarela zerorri barrez hasi, jendeak barre gehiago egin eta hor sortzen den hartu emana magikoa da”

Mirari Martiarena Iraola (Pikoketa, Oiartzun. 1986) umoregilea “Bakean dagoena Bakean Utzi” bakarrizketa ikuskizunarekin dabil herriz herri, jendeari barre eta pentsarazten. Ea zer esaten digun Barretartia elkarrizketan!

Zer da zuretzat umorea?

Bizitza ikusteko modu bat, bizitzeko modu bat edo bizitzako momentu guztietan umorearentzat lekua egon daitekeela pentsatzen bizitzea.

Zaila al da jendeari barre eginaraztea?

Txiste batekin asmatzen duzunean erraza ematen du, baina ez da dirudien bezain erraza. Neure buruan egundoko grazia izan dezake zerbaitek, baina gero jendeari ez dio barre txikirik ere eragiten… eta orduan komeriak!!! Karkarkar.

Banaka ta binakako bakarrizketen artean ze desberdinetasun dago?

Bakarrik zaudenean horrelaxe zaude bakarrik! Oholtza gainean bi egoteak babestu egiten nau eta indartu ere bai!

Barre egin edo eginarazi; zer nahiago?

Biak gustatzen zaizkit! Baino barre eginaraztea mudiala da! Eta bien arteko fusioa ze esanik ez, barre eginarazten ari zarela zerorri barrez hasi, jendeak barre gehiago egin eta hor sortzen den hartu emana magikoa da!

Emakumeok umorerik ez daukagula esaten dutenei, zer esango zenieke?

Nork esaten du hori? Gizonek ezta? Hori entzun eta “tuju, tuju!” egiteko gogoa sartzen zait.

Nork edo zerk eginarazten dizu barre?

Barre errazekoa naiz, txiste txar batekin egunak pasa ditzaket barrez behin eta berriz gogoratuta!

Zerk galdu arazten dizu umorea?

Gidatzen ateratzen da nire alderdirik txarrena eta errepidea beraientzat dela uste duten gidariek sutan jartzen naute!

Eta barregarri noiz geratu zara?

Behin Donostian paseoan nenbilen, blusa estu xamar batekin atera nintzen eta titi pareko botoiak askatu zitzaizkidan. Nik bai jendeak ez zidala aurpegira begiratzen! Lagun batekin topo egin nuenean esan zidan botoiak askatuta nituela… a ze lotsa!

Nor miresten duzu bere umoreagatik?

Etxekoak, aita, ama eta ahizpak umore fin-finekoak dira!

Umorezko zein pelikula/liburu/web gune/ telesail gomendatuko zeniguke?

We Lover Size web orrialdeko “Follodramas” atalarekin primeran pasatzen dut!

Zein kantak jartzen zaitu umore onez?

Bomba Estereo taldearen “Soy yo” abestiak edo Glaukomaren “Gure kaiola” topera entzuteak!

Nori gustatuko litzaizuke elkarrizketa hau egitea?

Aitziber Garmendia aktore eta umoregileari!

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua