Gezurrak barra-barra

Hona hemen abenduaren 14an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioa.

Entzun saioa (13. minututik aurrera)

Denok esaten ditugu gezurrak. Gezurra badirudi ere (baina ez da), gezurra bizirauteko tresna zen gure arbasoentzat, eta eboluzioak guganaino ekarri du. Taldeak osatzeko erabiltzen zituzten, manipulatzeko eta erakargarriago edo baliagarriago ikustarazteko. Gaur egun bezalaxe, alegia.

Bataz beste egunero gezur bat esaten dugula diote ikerketek, eta badakizue noiz hasten garen? 2 urte ditugunean! Hasieran dorpe xamar: “ama, dinosauro batek xanpu guztia jan du; ezin naiz bainatu”. Baina segituan ikasten dugu zerk funtzionatzen duen eta zerk ez.

Hauetakoren bat esan al duzu inoiz?

Lanean asko erabiltzen den bat:
“ez zait zure e-maila iritsi”
Haurrak txertoa hartzera eramaten dituzunean:
“ez dizu minik egingo”
Eta noski, bueltan alaba eta semeak mendeku gisa zera esaten dizute:
“ni ez naiz izan!”
Berdin dio aurpegia txokolatez zikinduta badute; ukatu egingo dute epailearen aurrean ere bonboiak ez dituztela jan.
“Datorren hilabetean hasiko naiz kiroldegian”
“Hurrengo erronda nire kontura!”
“5 minutu eta iristen naiz”
“Zer gertatzen zaizu? EZER EZ!”

Zientziak dioenez, gezurra esateak argiago egiten gaitu. Egiazkoak ez diren gauzak etengabe lotzen ari direnez, materia gris gehiago izaten omen dute gezurtiek:

“Kafe bat hartzeko geratuko gara”
“Deituko zaitut”
“Ez zara zu; ni naiz”
Oso ondo geratzen zaizu orrazkera/arropa”
Jatetxe batean edo beste norbaiten etxean ea dena gustukoa izan duzun galdetzen dizutenean.
“Ama, joango gara Eurodisneyra? “Ikusiko dugu”
“Askoz gazteagoa ematen duzu!”
Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua