Urte berrirako asmo onak aurrera eramateko gomendioak

Hona hemen urtarrilaren 11an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioa.

Entzun saioa (5. minututik aurrera)

Gabonak bukatu dira, jaun andreok. Eta zer geratzen zaigu haietatik? Turroia, polboroi eta azukre-almendrez (peladillez) betetako azpila, waxapeko zorion mezu melengak, lagun ezkutuko opari itsusiak eta nola ez, urte berrirako asmo onak.

Asmo onak,  estreinatu berri dugun urtea zoriontsuagoak egingo gaituen gauzen zerrenda hori da, asmo onez eta positibismoz beteak, eta soilik %3ak mantentzen dituenak urte guztian zehar!  Nola zabiltzate zuek?

Hona hemen entzuleentzat galdera: zein da zure aurtengo asmo ona? Errepikatzen da? Noizbait lortu al duzu? Idatzi edo, hobeto, deitu!

LEHEN AHOLKUA: Asmo bakarra aukeratu.

Hauek izaten dira gehienetan entzuten direnak:

Pisua galdu eta gorputza zaindu, kirol gehiago egin. Gabonetako familia eta lagunen bazkari eta afariei esker gure gorputzak borobiltxoago egoten dira, eta hauxe da lehen akuilua asmo onen zerrendan lehenengo postuan egoteko. Baina esan dezagun egia: Aste Santuko oporretan hasi ginen gerribuelta betetzen, udako oporretan jarraitu genuen eta dagoeneko manifestazioa egiten ari dira gure soinean zehar urte osoan zehar (beno, gerrialdean batez ere).

Beraz, ilusioz ekiten diogu dietari eta kirola egiteari, azenarioak eta espinakak janten, kiroldegira joaten, baina asmo honen amaiera lehen pintxo-potean, igandeko bermutean, denbora faltan, sagardotegiko denboraldiaren hasieran,… (jarri hemen nahi adina arrazoi gastronomiko-etiliko-laboralak) egoten da.

BIGARREN AHOLKUA: Helburuak egingarri bihurtu, zatikatu

– Kirola. Gimnasioek eta kiroldegiko abonuek urtarrilean izaten dute arrakasta gehien. Otsailerako %95ak utzi egiten du. Beraz, hobe duzue aurreztu (3. asmo ona) eta adibidez, egunerokotasunean egin ditzakegun ariketak egin: etxeko zein laneko eskailerak oinez igo, Esnearen tetrabrikekin besoak indartu, lurrean etxeko txikiek zabalduta uzten dituzten jostailuak gerri-flexioen bidez jaso, autobusera heltzeko korrika-saioak egin,…

HIRUGARREN AHOLKUA: Egutegi fisiko bat erabili

– Erretzeari uztea. Hauxe da frustrazio handiena ekartzen omen duen asmo onena. Izan ere, zenbat denbora pasa behar da erretzeari utzi diozula ziurtatzeko? Hiru hilabete? Urte bat? Hautsontziak usaintzeari eta kaleko zigarro-puntak zurrupatzeari uzten diozunean? Animo asmo on hau aukeratu duzuen guztioi, eta batez ere animo zuen ingurukoei.

Gutxiago gastatu (eta gehiago aurreztu).

LAUGARREN AHOLKUA: Laguntzaileak bilatu

– Bidaiatzea. Bizikletaz, autoz zein hegazkinez, ze gauza handia den leku berriak ezagutu, janari exotikoak dastatu eta selfie ederrenak ateratzea, ezta? Ia guztiok daukagu joatea amesten dugun toki berezi hori. Zein da zurea, Manu? Ni Greziako irletara joango nintzateke gustura, baina nire aurtengo asmoa Euskal Herria bera hobeto ezagutzea izango da.

BOSGARREN AHOLKUA: Idatzi eguneroko bat

Zerbait berria ikastea. Orain telebista gutxiago ikusten dugu, baina egun hauetan pizten baduzue, bildumak egiteko iragarki piloa dagoela konturatuko zarete, mota guztietakoak: portzelanazko figuratxoena, fosilena, dutxako kortinena…eta nola ez, ingelesa ikasteko ikastaroena! Izan ere, garai hau zerbait berria ikasteko oso aproposa da. Nire kasuan txistu egiten ikaski nahi dut hatzak ahoan sartuta. Norbaitek klase partikularrak eman nahi baldin badizkit, deitu edo idatz dezala.

BOSGARREN AHOLKUA: Ospatu aurrerapenak

Jarraitu eta partekatu:

Deja un comentario

Itxi menua