Kirol arraroenak

Duela aste batzuk arreta eman zidan albiste batek: Hondarribian egin ziren espainiar estatuko 54. zen uso mezularien jardunaldiak. Banderak alde batetara utzita, arreta eman zidana zera izan zen: bertan, Polonian  ospatuko den usoen olinpiadetarako uso selekzioa aukeratu behar zuten. Ez al da zoragarria albistea? Ez al dituzue nik bezala uso horiek beroketa ariketak egiten, buruan zinta jantzita bertan parte hartzeko? Ba, orduan jakin nuen kolonbofilia kirol bat dela; harrapazank!

Continuar leyendo

Gezurrak barra-barra

Denok esaten ditugu gezurrak. Gezurra badirudi ere (baina ez da), gezurra bizirauteko tresna zen gure arbasoentzat, eta eboluzioak guganaino ekarri du. Taldeak osatzeko erabiltzen zituzten, manipulatzeko eta erakargarriago edo baliagarriago ikustarazteko. Gaur egun bezalaxe, alegia.

Continuar leyendo

Irribarre maltzurrak

Bihar hasiko da Donostiako beldurrezko eta Fantasiazko zinemaren 29. astea. Niri ez zaizkit horrela pelikulak gustatzen, eta modu berezian beldurtzen naute bertako gaiztoen barreek. Gehien ikaratzen gaituzten zinemako algaren top zerrenda egingo dut.

Continuar leyendo

Nola jolasten genuen lehen?

Aste honetan alabak etxekolan polit bat ekarri du: amonari galdetu behar zion nola zen bere bizitza txikitan, eta modu berezian, nola jolasten zuten garai batean galdetu dio. Eta ez dakizue zer berriketaldi ederra izan dugun hiru belaunaldiok! Besteak beste, tomate potoak hartu. Lokarri batzuk jarri eta takoiak balira bezala gora eta behera ibiltzen ziren.

Continuar leyendo

Guatxugueri kantak

Ondo pasa duzue uda? Ni ere indartsu nator ikasturte berri honetan eta alaitasun honekin jarraitzeko pentsatu dut egokiena abestea dela. Izan ere, “kantatzen ez duenak zorionik ez du!” zein ona den gustuko duzun kanta hori abestea, ezta? Dutxan, autoan, kontzertu batean...

Continuar leyendo

Nola adierazi gustuko duzula?

Udan gutako askok, ez denok, denbora libre gehiago izaten dugu, kalean gehiago ateratzen gara, bitamina D gehiago hartzen dugu (ironia), festarik festa ibiltzen gara eta jende berria ezagutzen dugu eta beraz, harremanak sustatzeko garai aproposa izaten da. Eta gaur landko dugun gaia hauxe da: nola adierazten diogu norbaiti gustuko dugula? Izan ere, ze zaila egiten zaigun batzuetan, ezta? Lotsa dela, beldurra dela... Ba lasai, hemen gatoz laguntza ematera!

Continuar leyendo

Ez ikasteko aitzakiak

Historikoki ekaina azterketa garaia izan da. Dagoeneko milaka euskal ikasle selektibitatea edo baxoa egiten ari dira, begiak eta burmuina erre beharrean. Ederki gogoan dut ikasten egoten nintzenekoa; zenbat aitzakia erabiltzen ote nituen liburuak utzi eta beste zerbait egiteko!

Continuar leyendo
Itxi menua