Nola adierazi gustuko duzula?

Udan gutako askok, ez denok, denbora libre gehiago izaten dugu, kalean gehiago ateratzen gara, bitamina D gehiago hartzen dugu (ironia), festarik festa ibiltzen gara eta jende berria ezagutzen dugu eta beraz, harremanak sustatzeko garai aproposa izaten da. Eta gaur landko dugun gaia hauxe da: nola adierazten diogu norbaiti gustuko dugula? Izan ere, ze zaila egiten zaigun batzuetan, ezta? Lotsa dela, beldurra dela... Ba lasai, hemen gatoz laguntza ematera!

Continuar leyendo

Ez ikasteko aitzakiak

Historikoki ekaina azterketa garaia izan da. Dagoeneko milaka euskal ikasle selektibitatea edo baxoa egiten ari dira, begiak eta burmuina erre beharrean. Ederki gogoan dut ikasten egoten nintzenekoa; zenbat aitzakia erabiltzen ote nituen liburuak utzi eta beste zerbait egiteko!

Continuar leyendo

Zein da zuretzat soinurik desatseginena?

Gaur soinuaren kontzientziazioaren nazioarteko eguna da. Bai, kontuartzen zarete denetarako nazioarteko egunak daudela, beno, denak ez: noizko patata frijituen nazioarteko egun bat? Beno, soinuek eragiten duten kalteak kontuan hartzekoak. Irratirako gai polita iruditzen zait, eta gaur soinu desatseginei buruz hitz egingo dut.

Continuar leyendo

Berokeriak

Udaberri bete-betean gaude eta guri odola aztoratzen zaigu, baina animaliei ere bai, ez pentsa! Animali emeek badituzte izen berezi batzuk euskaraz “bero” daudela adierazteko: arreske, argose, umeske, adibidez. Eta zuetako batzuk nik galdetu nuen bezala esango duzue: eta animalia arrentzako ez al dago hitzik? Ba ez, beti prest daudelako izango ote da?

Continuar leyendo

Garagardoa

Zuetako asko oporretan egongo zarete, eta oporretan zerbait egiten baldin baduzu, hori jan eta edatea da. Zenbat taberna eta txiringitotan hartuko zenuten kaña fresko bat? Garagardoa gehien edaten den edarietako bat da.  Ba hain zuzen ere gaur garagardoari buruz hitz egitera nator.

Continuar leyendo

Besarkada motak

Pasa den astean udaberriak odola aztoratzen digula aipatu genuen, baita haserrealdietarako ere. Gaur gauzak goxatu egingo ditugu, bihar oporrak izango ditugulako eta besarkadez hitz egingo dut. Izan ere, mota desberdinak daude. Gainera, besarkadak ematea gure osasunerako oso ona da, denetarako balio dute eta: arteria presioa jaisteko, estresa saihesteko, autoestimua igotzeko, zelulak gaztetu egiten ditu! Tarte honek bezala, alegia!

Continuar leyendo
Itxi menua