Ikastaroak

Zure bizitza eta lana hobetzeko umorea erabiltzen ikasi nahi duzu?

Umorea hezkuntzan estrategia gisa

  • Ikasgelan umorea erabiltzeak dakartzan abantailak aztertuko dugu ikastaro honetan, eta horiek praktikara eramateko estrategia eta ariketak ezagutuko ditugu.

Umorea bizitzan + Barreterapia

  • Umorea gure bizitzan txertatzeak onura piloa ekartzen dizkigu, fisiko, psikologiko eta sozialak. Ikastaro honetan barre egiteaz gain, gure egunerokotasuna hobetzeko gakoak ezagutuko ditugu.

Umorea familian + Barreterapia

  • Umorea familian barneratzeak harremanak estutu, konfiantza handitu eta komunikazioa errazten ditu. Ikastaro honetan helburu horiek lortzeko bideak aztertuko ditugu, barre egiteaz gain.

Umorea eta sormena

  • Sormena eta umorea gizakiaren gaitasun garrantzistuenetakoak dira. Lehenengoak gauza eta ideia berriak sortzeko ahalmena ematen digu. Bigarrenak sormenarekin jolastu eta gozatzeko aukera. Ikastaro honen bidez bi dimentsio hauek ezagutu eta erabiltzen ikasiko dugu.

Umorea eta generoa

  • Emakumeok zeri egiten diogu barre? Umore subjektu edo objektu gara? Ikastaro honetan umorea eta generoari buruz hausnartuko dugu, eta emakumeok umorean ahalduntzeko bideak ezagutuko ditugu.

Ikastaro bat egin edo informazioa jaso nahi duzu?

Itxi menua